Albisteak

Lasarte-Oriako mugikortasuna iruditan

2014-09-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Aurtengo mugikortasunaren astean antolatu diren ekimen ezberdinen barruan argazki bilketa bat egitea proposatzen dugu ondoren guztiekin erakusketa bat osatzeko.  Horretarako gaurtik hasi eta hurrengo irailaren 14arteko epea irekiko da argazkiak jasotzeko.

 

Herritar orok bidal ditzake“mugikortasuna herrian” gaiarekin zerikusia duten herriko argazkiak (ikuspegi baikorra, hobetuta edota hobetu beharreko guneren bat, gaur egungo argazkia edota argazki zaharra...). Horietako batzuk udalaren webgunean publikatuko dira eta hainbat dendetako erakusleihoetan egongo dira ikusgai.

 

Kontuan hartu:

 

- Ipini izenburua argazkiei.

- Idatzi egileraren izena.

- Txuri beltzean edo koloretan izan daiteke.

- Argazkiak gutxienez 2048 x 1536 pixel izango ditu eta gehienez 3,5 Mb-ko pisua.

- JPG formatuan bidaliko dira udala@lasarte-oria.org helbidera.

- Argazkiak jasotzeko epea irailaren 14an bukatzen da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna