Albisteak

Hurrengo astean “Mugikortasun jasangarriaren aldeko astea“ ospatuko da

2014-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Lasarte-Oriako Udalak aurten ere Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astean parte hartuko du. Ekimen hori Mundu mailan ospatzen da irailaren 16tik 22ra. Aste horren barnean, irailaren 22a gainera, “Nire Autorik gabeko Eguna” izendatua dago.

 

Mugikortasunak garrantzia handia du gure bizitzetan eta alor honetan jasangarritasunez lan egiteak etorkizunean mundu garbi eta osasuntsuago bat izatea ekarriko digu. Hori dela eta, bizikletari garrantzia eman nahi izan diogu egunerokotasunean airea garbi mantentzeko gure eskura dugun tresnarik onena baita. Beste alde batetik garraio publikoa ere ezin dugu ahaztu, bere erabilera handitzeak sare publiko osatuago bat izaten lagunduko baitigu. Bi alor hauek landuaz bakarrik, gure airearen kalitateaz gain, ingurumenaren eta gure inguruko paisaiaren zaintzan ere eragiteko aukera izango dugu aurrerantzean.

 

Ekimen honen helburu nagusiak ondorengoak dira, besteak beste:

 

1. Udalerri mailan mugikortasun iraunkorragoaren aldeko ekimen eraginkorrak abian

jartzeko suspertzaile izatea.

 

2. Mugikortasun iraunkorragoaren alde herritarren kontzientziazioa indartzea, haien eguneroko bizitzan neurri eraginkorrak hartzeko aukerak azalduz.

 

3. Kalean jarduera hezitzaile eta parte-hartzaileak antolatzea, ahal izanez gero, urtean zehar motordun ibilgailuek erabiltzen dituzten eremuetan.

 

Herritar guztiei zuzendutako jarduera parte-hartzaileak kalean antolatzea urteroko ohitura bilakatu da herritar askorentzat eta mantentzearen aldekoak gara. Edizio honetarako proposatuko ditugun jardueren artean, aurrekoetan arrakastatsuak izan diren batzuk sartuko ditugu eta baita berritzaileak izango diren beste batzuk ere.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna