Albisteak
Enplegu-plana: urtarrilaren 2an irekiko da 4 lanpostutarako epea
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Herriko enplegu-planaren asmoa 4 pertsona kontratatzea da: Lasarte-Oriako baliabide artistikoen gidaren kudeatzaile bat, Guztion proiekturako 1. mailako ofizial pintatzaile bat, eraikuntzako peoi bat eta 1. mailako ofizial igeltsero bat. Kontratazioa 4 hilabeterako izango da.
Lasarte-Oriako baliabide artistikoen gidaren kudeatzailea:
Haren funtzioak izango dira enplegu-dinamizatzailearekin elkarlanean aritzea herriko enplegu-ekintzetan, baliabide artistikoen gida egitea eta Guztion proiekturako aholkularitza artistiko osagarria ematea, udalaren egutegia lantzea, biniloekin interbentzioak egitea...
Baldintzak honako hauek dira: emakumea izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile agertzea, artegintzaren arloarekin edo diseinu grafikoarekin zerikusia duten unibertsitate-mailako edo lanbide-heziketako ikasketak eta EGA titulua edo baliokidea.
Lanean hasteko aurreikusitako eguna otsailaren 1a da. Lanaldia % 70ekoa litzateke (5 ordu eta 13 minutu) 9:00etatik 14:13ra, astelehenetik ostiralera, agendaren arabera malgua. Hileko soldata brutoa 1.578,49 eurokoa da.
Guztion proiekturako 1. mailako ofizial pintatzailea:
Haren funtzioak izango dira interbentzio artistikoko proiektuaren kudeatzailearekin elkarlanean aritzea, paramentuak prestatuz gero haien gainean jarduteko, muralen euskarriak txukuntzea eta egindako muralei ukituak ematea. Horrez gain, udalaren beste paramentu batzuk txukuntzeko lanak eta kale-altzarien pintaketak egingo ditu eguraldi txarra bada.
Baldintzak honako hauek dira: Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda agertzea, ofizial pintatzaile moduan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea, 55 urte edo gehiago izatea eta DBEaren jasotzailea izatea.
Lanean hasteko aurreikusitako eguna otsailaren 1a da. Lanaldia egun osokoa izango da (7 ordu eta 20 minutu), 7:00etatik 14:20ra, astelehenetik ostiralera. Hileko soldata brutoa 1967,68 eurokoa da.
Eraikuntzako peoia:
Haren funtzio nagusiak izango dira 1. mailako ofizial igeltseroari laguntzea igeltserotzako konponketak egiten hiri-ingurune publikoan, espaloiak eta oinezkoen pasabideak egokituz eta oztopo arkitektonikoak kentzen lagunduz.
Baldintzak honako hauek dira: Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda agertzea, eraikuntzako peoi moduan esperientzia frogagarria izatea, 55 urte edo gehiago izatea eta DBEaren jasotzailea izatea.
Lanean hasteko aurreikusitako eguna otsailaren 1a da. Lanaldia % 80koa litzateke (5 ordu eta 52 minutu), 7:00etatik 12:52ra, astelehenetik ostiralera. Hileko soldata brutoa 1.342,43 eurokoa da.
1. mailako ofizial igeltseroa:
Haren funtzio nagusiak izango dira igeltserotzako konponketak egitea hiri-ingurune publikoan, espaloiak eta oinezkoen pasabideak egokituz eta oztopo arkitektonikoak kentzen lagunduz.
Baldintzak honako hauek dira: Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda agertzea, 1. mailako ofizial igeltsero moduan urtebeteko esperientzia frogagarria izatea, 55 urte edo gehiago izatea eta DBEaren jasotzailea izatea.
Lanean hasteko aurreikusitako eguna otsailaren 1a da. Lanaldia % 80koa litzateke (5 ordu eta 52 minutu), 7:00etatik 12:52ra, astelehenetik ostiralera. Hileko soldata brutoa 1.574,14 eurokoa da.