Albisteak
Aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plangintza osatzeko saioa
2017-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urtarrilaren 16an saio irekia izango da 2017ko aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plangintza osatzeko.
Lasarte-Oriako Udalak aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko lanean dihardu azken urteetan herriko elkarte eta eragileekin batera. 2016an Anitzen Sareko herritar eta eragileekin osatutako plangintza aurrera eraman da. Orain, 2017an garatzeko plangintza adostu nahi da, hau da, aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko lan-ildoak eta ekintzak zehaztu.
Hori dela eta, 2017an aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko plangintza osatu eta zehazteko saiora gonbidatzen eta deitzen du Udalak herritar oro.
Urtarrilaren 16an, astelehena, arratsaldeko 18:30etan Villa Mirentxun (beheko aretoan).