Indarrean daude euskara saileko 2017ko diru-laguntzak
2017-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordoki jaunak 2017 urtean euskara-sailak egin duen diru-laguntza deialdia aurkeztu zuen. Guztira sei diru-laguntza lerro aurkeztu ditu eta horietarako, momentuz, 59.760€ daude onetsita eta 68.060€ arte izan ahalko dira Udalak aurrekontuak onesten dituenean.
Deialdi bakoitzaren baldintzen eta eskaera-orrien berri nahi duen orok Udalaren webean du informazio guztia edo bestela Euskara-zerbitzura hurbil daiteke (943376184).
XXIX. SQUASH TXAPELKETA
2017-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita bederatzigarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2017ko apirilaren 3an hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 27a arteko epea dute Maialen Chourraut Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Inskripzioaren prezioa udal kiroldegietako bazkideentzat 10 eurokoa da.
Salda pasiera osasungarrietan parte hartzen dutenentzat
2017-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ostiral honetatik aurrera, pasiera osasungarria egin ondoren, udalak katilu bat salda banatuko du pasieran parte hartu dutenen artean.
“Pasiera Osasungarriak” programaren errefortzu bat da. Programa horren bidez, adineko pertsona-talde batek ibilbide bat egiten du ostiralero, bere osasun-egoera hobetzeko, sozializatzeko...
Katilukada saldaren banaketa “Maialen Chourraut” kiroldegi munizipaleko tabernarekin elkarlanean egingo da, hura arduratuko baita 12:00etan banaketa egiteaz.
Errepideetako zuzendariarekin bilera N-1aren Oriako adarraz
2017-03-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkatea Gipuzkoako Diputazioko errepideetako zuzendariarekin bildu zen atzo, N-1etik Oriako zubira bitarteko bide-adarra lagatzeko baldintzez aritzeko.
Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepideen Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusi Mikel Uribetxabarria Barrenarekin bildu zen atzo. Bilera horretan, udalak N-1 errepidearen Oriako bide-tartea zein baldintzetan errezibitu nahi duen jakinarazi zion alkateak.
Alokairuko etxebizitza publikoaren aldeko gestioak
2017-03-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak bilera bana egin ditu Alokabideko eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko arduradunekin, Lasarte-Orian alokairuko etxebizitza publikoa sustatzeko.
Oraindik orain, alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun duela, bi bilera egin ditu Alokabideko eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko arduradunekin, hitzarmen bidez etxebizitza munizipalak uzteko, bai eta zenbait partzela ere, alokairuko etxebizitza publikoak eraiki ahal izateko.
Adjudikatu da haur jolasen kontratua
2017-03-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak Garra S.L. enpresari adjudikatu dio bi parketan haur jolas berriak jartzeko eta zoruak ordezkatzeko kontratua, 92.435 euroan. Exekutatzeko epea 42 egunekoa da.
2017an ere… Jaietan Blai!
2017-03-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.
- Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
- Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
- Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?
Animatu eta parte hartu!
Bete eskuorria eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu!
Proposamenak martxoaren 31ra bitartean jasoko ditugu!
Proposamenak egiteko inprimakia
Adjudikatu dira Garaikoetxea I.P.ko eta Jubilatuen Elkarteko leihoak ordezkatzeko lanak
2017-03-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Iparragirre Eraikuntzak Lanak S.L. enpresak exekutatuko ditu Garaikoetxea I.P.ko eta Jubilatuen Elkarteko leihoak ordezkatzeko lanak.
Aurkeztutako 5 proposamenak aztertu ondoren, Iparragirre Eraikuntzak Lanak S.L. egingo ditu aipatutako leihoak ordezkatzeko lanak, 351.600 euroan.
2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
2017-03-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea.
Zabaleta Berriko etxebizitza kontzertatuen zozketaren emaitzak
2017-03-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Neinor eraikitzaileak egindako Zabaleta Berriko etxebizitza kontzertatuen zozketaren emaitzak argitaratu dira udal-web orrian.
Hemen dituzu emaitzak:
http://administrazioa.lasarte-oria.eus/eu/html/24/4175.shtml