Inauterietako konpartsentzako diru-laguntzen banaketa
2017-03-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak 12.252,32 euro banatu zituen aurtengo inauterietan parte hartu duten konpartsen artean, mozorroek eta karrozek eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko.
Plazak libre estimulazio kognitiboko taldean
2017-03-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zerbitzu Sozialetako Departamentuak gogorarazten du estimulazio kognitiboko taldeetan plaza libreak geratzen direla, andeatze kognitiboa diagnostikatu zaien pertsonei zuzenduak. Dohainik den zerbitzu horretan, taldeak astearte eta ostegun goizetan biltzen dira.
Gerra Zibileko gauzakien erakusketa iraunkorrak inauguratu da
2017-03-06 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ostiralean, ekitaldi xume batean, inauguratua geratu zen Islada Ezkutatuak elkarteak Txaldatxurren aurkitutako gauzakiak eta bonba artisanalak jasotzen dituen erakusketa iraunkorra.
Jesus Zaballos alkateak ostiral arratsaldean inauguratu zituen Islada Ezkutatuak memoriarako elkarteak aurkitutako piezak erakusten dituzten hiru bitrinak, eta udaletxeko hallean bisita daitezke.
Lasarte-Oriak siriar errefuxiatu-familia bat aterpetu du
2017-03-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzoz geroztik, udalaren etxebizitza batean hartua dago siriar familia bat, ama batek eta bi haurrek osatua. Gurutze Gorriaren eskutik iritsi da Lasarte-Oriara, Siriaren ekialdean dagoen Deir-ez-Zor herri garrantzitsutik etorria. Udalaren konpromisoa da haiekin lan egitea, edozein familia lasarteoritarri eskaintzen zaizkion zerbitzuak eta laguntzak eskainiz, arrazoizko epe batean independizatzeko eta erabat autonomoak izateko aukera izan dezaten.
Harro sentitu behar dugu gerraren izugarrikeriatik ihesi bere lurraldetik irten zen familia hori aterpetu ahal izateaz, abegitsu agertuz, gure gurasoak eta aitona-amonak Espainiako Gerra Zibiletik ihes egindakoan hartuak izan ziren bezala.
GO!AZEN” antzerkiak bere presentzia luzatzen du Kulturako Etxean
2017-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
“GO!AZEN” antzerkiak bere presentzia luzatzen du Manuel Lekuona Kulturako Etxearen ikuskizunetan.
Lehen saiorako sarrera libre guztiak bi egunetan agortu ondoren, bigarren saioa eskainiko da egun berean, martxoaren 12an 19:00tan.
2018ko Inauterien gaia aukeratu
2017-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz” lemapean.
Festen Departamentuak 2018ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasiko da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko.
Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.
Iritzia emateko, martxoaren 17a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!
Proposamena betzeko inprimakia
Hondakinak biltzeko hitzarmena sinatu da San Markosekin
2017-03-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak eta San Markos Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea eta tamaina handikoena biltzeko kudeaketaren ardura.
Jesus Zaballos alkateak eta Jaime Domínguez mankomunitateko lehendakariak atzo sinatu zuten hitzarmena zeinaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen baitio hondakinetatik errefusaren partea (hirigunean eta landagunean) eta tamaina handikoena (hirigunean) biltzeko kudeaketaren ardura.
Martxoko agenda kulturala
2017-03-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Martxoa askotariko programazioarekin datorkigu: zinemak, teatroak, erakusketek, musikak, dantzak eta hitzaldiek beteko dituzte Lasarte-Oriako kultura-guneak. Martxoaren 8a izango da hilabetearen ardatz nagusietako bat.
Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu dute martxorako programazio kulturala. Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak berriz ere hilabeteko protagonistak izango dira.
HAZILAN proiektuan izen emateko epea irekita
2017-03-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hazilan, gazte enplegua sustatzeko programaren bigarren edizioa, martxan dago. Izen emateko epea martxoan itxiko da.
Hazilan programak etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak identifikatzen ditu eta lan bat lortzeko behar dituzun baliabideak ematen dizkizu.
Programa hau unibertsitate-titulua edo goi-mailako prestakuntza-zikloa duten eta langabezian dauden 20-35 urteko gazteentzat da.
Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi hazilan@andoain.eus edo 943 30 42 21 telefonoan. Baita www.hazilan.eus
SAEDaren aldeko kontzentrazioa
2017-02-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzo arratsaldean, lasarteoriatar talde ugari batek bere solidaritatea agertu zion Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari (SAED) haren 41. urteurrena dela eta, Bozeramaileen Batzordeak onetsitako deklarazio instituzionalaren arabera. Egun osoan SAEDeko bandera udaletxeko balkoian jarrita egon da.