Albisteak
Adjudikatu da haur jolasen kontratua
2017-03-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak Garra S.L. enpresari adjudikatu dio bi parketan haur jolas berriak jartzeko eta zoruak ordezkatzeko kontratua, 92.435 euroan. Exekutatzeko epea 42 egunekoa da.
Hauek dira adjudikatutako lanak:
- Pablo Garaikoetxea I.P.eta Sasoeta I.P.: 194 m2 ko eta 100 m2ko azaleran, hurrenez hurren, multzo modular bat, balantzin bikoitza, orekarako zubi bat, zabu lau bat eta pertsona ezinduentzako zabu bat jarriko dira.
- Zelaialde: zorua ordezkatu da (160 m2 ) eta zabuen posizioa aldatu da, segurtasuneko araudira egokitzeko.
- Atsobakar: tirolina ordezkatu da, oso egoera txarrean baitzegoen.
- Iñigo de Loiola: egungo jolasak ordezkatu dira eta hauek ipini: Wooden multzo bat, “zebra” modelo bikoitzeko balantzina, kabi-zabu bat, orekarako zubi bat eta “jeep” bat, 138 m2ko azalera batean.
Exekutatzeko epea, behin kontratua sinatuta, 42 egunekoa da. 20 urteko bermea eskaini du enpresak altzairu herdoilezinezko piezetarako, eta 10ekoa gainerakoetarako, eta ordezko piezetarako gutxienez 15 urtekoa.