Abisua

2017-06-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Biharko, ekainaren 28rako, eguraldi txarra aurreikusita dagoenez gero, 16:00etan Atsobakarren jartzekoa zen urezko txirrista bertan behera geratuko da.

Festa-egun hauetarako iragarritako eguraldia ikusita, ez dugu baztertzen lekualdaketak egitea edo are ekitaldi gehiago bertan behera uztea ere. Erabaki ahala, horren berri emanez joango gara, bai prentsa bidez, bai web bidez.

 

 

gehiago irakurri

Altzarien bilketa

2017-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herritarrei gogoarazten zaie, ekainaren 29ko osteguna jai denez gero, altzarien bilketa egun bat aurreratuko dela. Horregatik, erretiratu beharreko altzariak ekainaren 27ko astearte gauean utzi beharko dira bilketa-puntuetan, eta astearte 28an goizean erretiratuko dituzte.

gehiago irakurri

Peña Palomo Linares elkartearen 50. urteurrenerako hitzarmena

2017-06-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Jesús Sañudo “Peña Palomo Linares” elkarteko lehendakariak hitzarmen bat sinatu dute, elkarte lasarteoriatar horren 50. urteurrena ospatzearen kariaz.

Hitzarmenaren helburua da elkarteak bere urteurrenaren kariaz antolatu dituen ekitaldien gastuen parte bat ordaintzea. Hauexek dira ekitaldiak:

gehiago irakurri

Hiru urterako hitzarmena sinatu da danborradarekin

2017-06-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Jesus Zaballos alkateak eta Lasarte-Oriako danborradaren ATLO elkarteko lehendakariak hiru urterako hitzarmen bat sinatu dute elkartearen jarduera finantzatzeko. Hitzarmenaren zenbateko totala 31.481 eurokoa da 2017-2019 eperako.

Zaballosek azpimarratu du garrantzizkoa dela hitzarmen hau sinatzea, Lasarte-Oriako danborrada hiru urtez finantzatuko dela bermatzen baitu eta horrek egonkortasun finantzario handiagoa emango baitio.

gehiago irakurri

Rollo onaren kanpaina: rollo txarra etenez

2017-06-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Jesus Zaballos alkateak nerabeei zuzendutako “ROLLO ONEAN” kontzientziazio-kanpaina aurkeztu du. Haren bidez, pertsonen arteko harremanetan rollo ona zailtzen duten egoerak lantzen dira.

Alkateak, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, Izaskun Oronoz arloko burua eta Joana Azpitarte eta Maite Iglesias zentroko langileak lagun zituela, gure gazteak harreman pertsonaletan tratu ona izateaz kontzientziatzearen eta sentsibilizatzearen garrantziari buruz hausnartu zuen. Bereziki orain, jaiak datozen honetan, helburua baita denek festez hobetu gozatu ahal izatea.

gehiago irakurri

Hastera doaz San Pedro jaietarako feriak instalatzen

2017-06-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalaren eta Ferialari Autonomoen Elkartearen arteko hitzarmena sinatu ondoren, haurrentzako eta helduentzako feriak instalatzen hasiko dira ohiko kokalekuan.

Izenpetutako hitzarmenak ezartzen duenez, feriek ekainaren 23an 18:00etan hasiko dute beren jarduera, uztailaren 2ko 24:00ak arte. Aurtengo berritasun gisa, elkarteak bi pixatoki instalatuko ditu feria-barrutiaren ingurunean.

gehiago irakurri

Donosti Cup Lasarte-Orian

2017-06-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oria, uztaileko lehenengo astean jokatuko den Donosti Cup, nazioarteko futbol txapelketaren egoitzetako bat izango da aurten.

Udal kirol zerbitzuaren eta txapelketaren antolatzaileen artean lortutako adostasunari esker, Udal Kirol Guneko (Michelin) instalazioetan, uztailaren 3 eta 7a bitartean (biak barne) berrogei futbol partida baino gehiago ikusteko aukera izango da.

Hilaren 3, 4 eta 5ean, sailkapen fasean (goiz eta arratsaldeko ordutegian) Michelinen ondoko taldeek jokatuko dute: Billabona, Lleida, Zubiri-Manteo, Tolosa, Burgos, Albi, Molins de Rei, Rand Central, Wisconsin, Sanse, Fuenlabrada, Alginet, Futur de Castello, El Larguero Villaminaya, Complutense, Antiguoko, Maisons-Alfort, North Union United, Ekintza, Ostadar (ostegunean, uztailak 4, 19:30ean), Hondarribia, Deportivo Unión Venezuela, Mentema, Allerru, Mentema, Mary Ward ikastetxea, Gure Txokoa, Urnieta, Adeje, Danena, Galapagar, Salgueiros, Orereta Kafea, Antigua Luberi, Peña Sport, Kostkas eta Schalke Cero Cuatro.

gehiago irakurri

Auto klasiko eta kirolekoen nazioarteko Rallya

2017-06-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko ekainaren 24an auto klasiko eta kirolekoen nazioarteko Rallya jokatuko da.

Kirol proba honek Lasarte-Orian tramo kronometratua izango du Zirkuitu ibilbidean eta Oria ibilbidean, gasolindegia eta Oriako elizaren artean. Kirol proba 10:00ak eta 13:00ak bitartean garatuko da. Denbora tarte honetan ibilgailuen trafikoa (garraio publikoa barne) Zirkuitu ibilbideko eta Oria ibilbideko, Oriaranzko norabidean, Industrialdetik eta Ibaiondotik doan ibilbide paralelora desbideratuko da.

Zirkunstantzia hau kontuan izanik, arren eskatzen zaie bizilagunei aipatutako ibilbidean kotxerik (bai partikularrak eta baita enpresakoak ere) ez uztea, horrek, proba garatzen den bitartean, zirkulazioa arintzea erraztuko bai luke.

 

gehiago irakurri

Alerta Laranja tenperatura altu iraunkorragatik

2017-06-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Muturreko Tenperaturak: Tenperatura altu iraunkorra

Astelehena, hilak 19:

- Alerta Laranja tenperatura altu iraunkorragatik. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 20/34 ºC ingurukoak izan daitezke, kantauri barnealdean 19/36 ºC ingurukoak, iragatezonan 18/35 ºC ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 19/36 ºC ingurukoak.

Asteartea, hilak 20:

- Alerta Laranja tenperatura altu iraunkorragatik. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 21/31 ºC ingurukoak izan daitezke, kantauri barnealdean 19/34 ºC ingurukoak, iragatezonan 18/34 ºC ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 19/35 ºC ingurukoak.

Asteazkena, hilak 21:

- Alerta Laranja tenperatura altu iraunkorragatik. Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 20/32 ºC ingurukoak izan daitezke, kantauri barnealdean 18/35 ºC ingurukoak, iragatezonan 17/35 ºC ingurukoak eta Ebro ondoko eskualdean 18/36 ºC ingurukoak.

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak lehengo asteartean hartutako erabakien emaitzak

2017-06-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2017ko ekainaren 13an buruturiko ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna