Agenda 21 Eskolarrak mugikortasunaren aldeko neurrietan aurrera egiteko eskatu du
2017-06-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Sasoeta eta Landaberri ikastetxeetako ikasleek alkateari eskatu zioten neurriak har daitezela Lasarte-Orian mugikortasun jasangarriaren alde egiteko. Jesus Zaballosek martxan diren ekintzen berri eman zuen.
Sasoeta eta Landaberri ikastetxeetako ikasleek ikasturte honetan zehar Agenda 21 Eskolarrean egindako lanaren berri eman zuten batzar-aretoan.. Bi ikastetxeetako ordezkariek udalbatzako eserlekuak hartu zituzten egun batez, beren lanean aurkitu dituzten hutsune eta arazoak eta egin dakizkiekeen hobekuntzak azaltzeko.
Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa
2017-06-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2017ko San Pedro Jaietako programa Udalaren webgunean. Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.
Norabide-aldaketa Larrekoetxe bidean
2017-06-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ekainaren 12ko astelehenean, Construcciones Artzamendi enpresak Larrekoetxe bidearen norabidea aldatu egingo du, auzotarrekin adostutakoaren arabera.
2017ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute
2017-06-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.
Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotziak, hasteko, bertan bildutakoei beren kolaborazioagatik eskerrak eman zizkien. Izan ere, urtetik urtera gehituz doaz festetako jarduerak egiten dituzten entitateak (jadanik 14 dira), eta, laguntza horri esker, lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango dugu. Bide batez, gogorarazi zuen aurten omenduko dena Semblante Andaluz elkartea izango dela, aurten betetzen baititu 25 urte. Aurreikusitako aurrekontua 153.977 eurokoa da.
XXXVI. SANTA ANA PALA TXAPELKETA
2017-06-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
6 bikotek hartuko dute parte, talde bakarra osatuz. Txapelketak bi fase izango ditu.
1. fasea.
Ligaxka-sistemaren bidez jokatuko da, bi bueltara.
Sailkapena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran:
1- Lortutako puntuak (irabazitako partida 2 puntu, galdutakoa 1 eta ez aurkeztua 0).
2- Berdindutakoen arteko emaitza
3- Tantoen batez bestekoa
Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du datorren asteartean
2017-06-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, ekainak 13, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Eskolako materiala erosteko laguntzak
2017-06-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak eskolako materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzak jarri ditu martxan 2017-2018 ikasturterako, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua. Laguntzak 75, 50 edo 25 eurokoak izan ahalko dira. Alkateak gogorarazi du funtsezkoa dela egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.
Hautatu da Jaietako kartela
2017-06-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Unai Arruti Benito lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2017ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea.
Epaimahaiko kideak Ramón Ormazabal, Aterpeakoa, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 19 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Unai Arrutiren proposamena hautatu zuten.
Aste Berdea 2017: udalak naturarekin konektatzera gonbidatzen du
2017-06-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, 2017ko Aste Berdea aurkeztu du, eta herritarrak gonbidatu ditu Lasarte-Orian ditugun gune berdeak ezagutzera eta haietaz gozatzera, batzuk bereziak baitira.
Hasi baino lehen, Zaballosek kritikatu egin du Donald Trumpek Estatu Batuak Pariseko Akordiotik atera egingo dituela. Alkateak, Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotzia eta Artelatzeko arduradunak lagun zituela, ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Munduko Egunaren aurtengo lemaren berri eman zuen: “Konektatu naturarekin” izango da. Lasarte-Oriako Udalak, ohikoa denez, bat egin du ospakizunarekin, Aste Berdea antolatuz.
Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu du 4 kirol-zentrorekin
2017-06-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak lankidetzako hitzarmena sinatu du udalerriko gimnasioekin, jarduera fisikoaren praktika bultzatzeko eta herritarren artean sedentarismoari aurre egiteko. Proiektu honetan parte hartuko duten zentroak hauek dira: Yogalasarte, Aerobic Saito, Koroibos CrossFit eta Miracampos zaldi-zentroa.