Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-10-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hitzarmen honen bidez, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du  Udalak, lokalaren mantentze-lanetarako, taila ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Santa Anako Artisau Azokan postu bat instalatzeko. Aurtengo erakusketa 19an irekiko da, ostegunarekin, 18:00etan, Antonio Mercero gunean.

Jesus Zaballos alkateak, Udalaren aldetik, eta Jose Maria Telleriak, elkartearenetik, hitzarmena sinatu dute hiru urterako, zeinen bidez erakundearen finantzaketa ziurtatzen baita: 8.168 euro 2017an, 8.282 euro 2018an eta 8.398 euro 2019an. Zurmailu Zurlanketaren gastu aurreikusia 9.730 eurokoa da aurtengo ekitaldirako.

gehiago irakurri

LASARTE-ORIAN 2017AN NABARMENDUTAKO KIROLARIAK PROPOSATZEKO EPEAREN AMAIERA

2017-10-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren ostiralean, urriak 20, bukatzen da epea Lasarte-Oriako 2017ko kirolari nabarmenduak aukeratzeko hautagaien proposamenak aurkezteko.

Ondoko hautagaiak proposatu daitezke: Emakumezko kirolaria, gizonezko kirolaria eta kirol ibilbidea.

Proposamenak Lasarte-Oriako kirol elkarteak eta herritarrak aurkeztu ahalko dituzte, dagokion fitxa behar bezala bete eta kirolak@lasarte-oria.eus helbidera bidaliz edo Maialen Chourraut kiroldegian espresuki horretarako jarri den kaxan utziz.

Sari honen oinarri arautzaileak eta baita hautagaiak proposatzeko bete beharreko fitxa ere eskuragarri daude bai Udalaren web orrian (lasarte-oria.eus) eta baita Maialen Chourraut kiroldegian ere.

Hautagaiak proposatzeko prozedura honen ondoren beste bat irekiko da urteko kirolari nabarmenduak aukeratzeko, eta abenduan egingo den Lasarte-Oriako kirolaren festan, sarituak suertatzen diren pertsonak merezitako aitorpena jasoko dute.

 

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak

2017-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko urriaren 10ean buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuen berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Sinatu da Lasarte-Oria Aldizkariaren eta Udalaren arteko hitzarmena

2017-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udala eta Lasarte-Oriako Aldizkaria kultur elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu dute Lasarte-Oria Aldizkaria eta herriko elkarteen eta erakundeen urtekaria editatzeko.

Jesus Zaballosek, Udalaren izenean, eta Jesus Mª Elizegik, erakundearenean, hiru urterako sinatu dute hitzarmena, zeinen bidez Udalak konpromisoa hartzen baitu Lasarte-Oria aldizkaria eta elkarte nahiz erakunde lasarteoriatarren urtekaria editatzeko. 4.826 euroko aurrekontua aurreikusten du hitzarmenak 2017rako, 4.894 euro 2018rako eta 4963 euro 2019rako.

gehiago irakurri

Euskararen I. Ginkana Buruntzaldean

2017-10-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

12-16 urteko gazteentzako lehiaketa, euskaraz eta euskararekin dibertitzeko. Izen-ematea urriaren 3tik 19ra. Irabazleek 1.000 €ko saria izango dute

Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu beharko dituzte talde lehiakideek. Buruntzaldeko Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

 

gehiago irakurri

Azaroaren 18an Lasarte-Oriak Euskadiko lehen Survival Zombie gaua hartuko du

2017-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 18an Lasarte-Oriak Euskadiko lehen Survival Zombie gaua hartuko du. Gure herriko kaleetan barrena izugarri ondo pasatzeko gau bat. Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak Internet bidez.

Informazioa eta sarreren salmenta enpresa antolatzailearen webgunean daude eskura.

http://survivalzombie.es/eventos/lasarte-oria

Sarreren prezioa une honetan 20 eurokoa da (15 euro Lasarte-Orian erroldatutako 15etik 30era urteko gazteentzat) biziraule moduan parte hartzeko. Enpresako profesionalek makillatutako zonbi gisa parte hartu nahi izanez gero, prezioak 15 eta 10 eurokoak dira. Denborak aurrera egin ahala, prezioak gehitu egingo dira.

Kartela ikusi

 

gehiago irakurri

Aterpeak Bezeroen Hamabostaldia egingo du urriaren 16tik 28ra

2017-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aterpeak iragarri du Bezeroen Hamabostaldia urriaren 16tik 28ra bitartean egingo dela Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan. Egun horietan erosketak egiten dituzten bezeroek zuzeneko sariak lortzeko aukera izango dute.

Aterpeako hainbat kide, Lasarte-Oriako alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia aurrean zituela, Ramón Ormazabalek Bezeroen Hamabostaldia aurkeztu zuen, urteko kanpaina garrantzizkoenetako bat izango dela adieraziz. Kanpainaren helburua Lasarte-Oriako bezeroak fidelizatzea da, bai eta herriko sektorea dinamizatzea ere, beste herri batzuetan, zentro komertzialetan edo Internet bidez erostearen aldean.

gehiago irakurri

Hastera doa Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua

2017-10-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Bihar asteartearekin, 18:00etan abiatuko da Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua, Kulturetxean herritarrentzat egingo den bilera ireki batekin. Planak herriaren diagnostikoa egingo du irisgarritasunari dagokionez, eta hura etapaka hobetzeko plan bat proposatuko du.

gehiago irakurri

Argituz-en txostena aurkeztu da

2017-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurkeztu da Memoria partekatu baterantz txostena. Argituz-ek egindako txostenak 23 lasarteoriatarren testigantzak jasotzen ditu, bai halaber gure herrian 1956tik 2016ra bitartean gertatutako bortizkeriazko ekintzen zerrenda bat.

gehiago irakurri

Pablo Garaikoetxea ikastetxean galdara berri bat instalatzea adjudikatu da

2017-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Climatizaciones Orio S.L. enpresa arduratuko da Garaikoetxea ikastetxeko galdara-gela eraberritzeaz eta galdara berria instalatzeaz. Inbertsioaren kostu totala 72.676 eurokoa izango da.

Horrela konponbidea emango zaio lehenbailehen heldu beharrekoa zen arazo bati, oraingo galdarak dauzkan gabeziak direla-eta ordeztu beharra baitzegoen. Lizitazioko prezioa 78.035 eurokoa zen, eta obra eta hornidura Climatizaciones Orio S.L. enpresari adjudikatu zaizkio, hark eskaini baitzuen preziorik hoberena, 3 urteko garantiaz gain.

 

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna