Lasarte-Oria Bai! eta Tratu On Bat hitzarmen baten bidez bat eginda

2017-10-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako alkateak hiru urteko hitzarmen bat sinatu du Ostadarrekin, XXI. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren egunean Lasarte-Oria Tratu On Bat marka indartzeko.

Gaur arratsaldean hitzarmena sinatu da, bertan zirelarik Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia, Udalaren aldetik, eta Imanol Bardají Ostadarren izenean.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak badauka herritarren Parte-hartzearen lehenengo araudia

2017-10-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udaleko Udalbatzarrak herritarren parte-hartze moduak eta herri mailako informazioa arautzen duen Herritarren Parte-hartzearen Araudia onetsi zuen. Helburua da, informaziorako herritarrek dituzten eskubideak doitzea, eta bideak sortzea udaleko gaietan parte har dezaten.

Jesus Zaballos alkateak, herritarren parte-hartzeko zinegotzia den Lourdes Acevedo lagun,  hasiera batean udalbatzarrak onartu berria duen araudia aurkeztu du. Zaballosek, lortutako adostasuna azpimarratu du, kontrako botorik gabe onartu zelako; emendakinak aurkeztu zituen bakarra ADLOP izan zen. Araudiaren testua Udaleko WEBean publikatuko da,  behin betiko onespena izan aurretik, eta 30 eguneko epea irekiko da herritarrek alegazioak egiteko.  

gehiago irakurri

Aterpeak Atsobakarren ospatuko du Halloween

2017-10-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Atsobakarreko Aterpeako lau bazkidek bultzatuta, urriaren 31an Haloween jaia ospatuko da Atsobakar auzoko Caddie plazan. Ekimen berri bat da, Aterpean sartu berriak diren hainbat bazkideri esker eta bere ekimenez sorturikoa.

Lasarte-Oriako alkatea den Jesus Zaballos lagun, Aterpeako ordezkariek, Irlandan jatorria duen Haloween jaia ospatzeko, urriaren 31an Caddie plazan izango den ekitaldia aurkeztu dute.

 

gehiago irakurri

Manttangorriren zerbitzu berezia Domu Santu Eguna dela eta

2017-10-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Domu Santu Eguna dela eta, hilerrirako zerbitzu berezia izango da urriaren 31an eta azaroaren 1ean, herritarrei harako bidea errazteko, beraien hildakoak gogoratzeko hain egun berezian.

Hilerriraino helduko diren zerbitzuak hurrengo hauek dira:

Urriaren 31a: Irteerak Antxisutik, 16:00, 17:00 eta 18:00etan. Irteerak hilerritik,  16:30, 17:30 eta 18:30ean.

Azaroaren 1ean: Irteerak Antxisutik 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan. Irteerak hilerritik, 9:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30ean.

Ordutegiaren kartela deskargatu

 

gehiago irakurri

Ebatzi dira kirol-elkarteentzako 2016ko diru-laguntzak

2017-10-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako 4 kirol-elkartek jasoko dituzte 2016 urteari dagozkion diru-laguntza onartuak: Ostadar, Texas, Intza eta LOKE elkarteek 33.578,75 euro jasoko dituzte guztira, urteko jardueretarako.

Eskaera jaso eta baremazioa egin ondoren, kirolen arloak honako proposamen hau egin du, Alkatetzako dekretu bidez onartua:

Ostadar S.K.T.                      25.101,07 euro

Texas Lasartearra F.T.           3.050,70 euro

Intza K.E.                                2.252,60 euro

Lasarte-Oria K.E.                    3.174,38 euro

 

gehiago irakurri

Zurmailu Zurlanketa Elkartearen egur-tailen erakusketa

2017-10-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Atzo inauguratu zen Zurmailu Zurlanketa Elkartearen erakusketa, bertako kide eta ikasleek aurten egindako lanaren lagin bat erakutsi zutelarik. Urriaren 29ra arte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era, eta larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

gehiago irakurri

Gaur Udalbatzarrak hartu dituen akordioak

2017-10-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2017ko urriaren 19an buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Urriaren 4an aurkeztu zituen Udalak Lasarte-Oriako autobusen zerbitzua berrantolatzeko Aldundiaren proposamenari egindako alegazioak

2017-10-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Alkateak, urriaren 4an, alegazio-idatzi bat bidali zuen Aldundira autobus-lineetan proposatutako aldaketen aurka, bereziki Ospitaletako zerbitzuari eragiten diotenak. Gaur egungo zerbitzuari eustea eskatzen da. 

Zaballosek nabarmendu du alegazioak direla lasarteoriatarrak kaltetzen dituzten aldaketak eragiten dituzten zerbitzuei buruz: ospitaleetako zonarekiko lotura, Donostiarekiko lotura eta Tolosarako eta Billabonarako linea. Hiru kasu horietan, proposatutako berrantolaketak maila desberdinean kaltetzen ditu gure herriko komunikazioak. Hori dela eta, aldaketa horiek berriro kontsideratuko direlakoan gaude.

gehiago irakurri

Bidegorrian artapen lanak

2017-10-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO OHARRA

Urriaren 19an, bidegorrian Artapen lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan adierazten diren egunetan.

Bidegorria

Eremua

LUZERA

LANEN HASIERA

LANEN BUKAERA

ORDUTEGIA

I.2 - 002F

Donostia-Lasarte Oria

2.940 m

2017/10/19

2017/10/19

08:00 - 17:00

I.2 - 003F

Lasarte (Asteasuain)-Usurbil (Txikierdi)

262 m

2017/10/19

2017/10/19

08:00 – 17:00

I.3 – 002F

Martutene-Astigarraga

 

1.072 m

2017/10/19

2017/10/19

08:00 - 17:00

I.3 – 004F

Astigarraga-Hernani

 

1.136 m

2017/10/19

2017/10/19

08:00 – 17:00

I.3 – 005F

Hernani (Karabel-Portu)

 

713 m

2017/10/19

2017/10/19

08:00 - 17:00

I.3 – 008F

Urnieta-Andoain

 

1.858 m

2017/10/20

2017/10/20

08:00 – 17:00

I.7 – 002F

Irun-Endarlatsa

6.177 m

2017/10/23

2017/10/25

08:00 – 17:00

Barkatu eragozpenak.

gehiago irakurri

Datorren ostegunean Udalbatzarrak ez ohiko bilkura ospatuko du

2017-10-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Datorren ostegunean urriak 19 Udalbatzarrak EZ OHIKO bilkura ospatuko du. Bertan ondorengo puntuak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna