Albisteak
Peña Palomo Linares elkartearen 50. urteurrenerako hitzarmena
2017-06-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Jesús Sañudo “Peña Palomo Linares” elkarteko lehendakariak hitzarmen bat sinatu dute, elkarte lasarteoriatar horren 50. urteurrena ospatzearen kariaz.
Hitzarmenaren helburua da elkarteak bere urteurrenaren kariaz antolatu dituen ekitaldien gastuen parte bat ordaintzea. Hauexek dira ekitaldiak:
Hurrengo hau da 50. urteurren honen programa:
Ekainaren 16tik 23ra: elkartearen argazki eta gauzakien erakusketa Antonio Mercero gunean.
Ekainaren 24an:
- 12:00etan Txupinazoa eta bandera igotzea elkartean. Ondoren, danborrada txarangarekin.
- 14:15ean Bazkaria elkarteko plazan
- 17:00eta Monologolaria (El Feli)
- 18:30ean Haurrentzako entzierroa xexen eta poniekin (Ganbo kalean eta Isla plazan)
- 19:30ean Buruhandiak
- 20:30ean Mokaduzko afaria
- 23:00etan Zezen suzkoa (Isla plazan)
Ekainaren 25ean (elkartearen plazan):
-
Haurrentzako puzgarriak, zezen mekanikoa...
-
12:00etan Txarangaren ekitaldia
-
14:00etan Buruhandiak
-
14:15ean Haurren bazkaria
-
18:00etan Suberri orkestra
-
19:00etan Himnoa, bandera jaistea eta festa-amaiera
Udalak 3.344 euroko ekarpena egingo du gehienez programa honetarako, zeinen zenbateko totala 7.584 eurokoa baita. Horrez gain, dohainik utziko ditu ekitaldietarako gune publikoak, eta horiek aurrera eraman ahal izateko behar diren baliabide munizipalak jarriko ditu.