Albisteak
Donosti Cup Lasarte-Orian
2017-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria, uztaileko lehenengo astean jokatuko den Donosti Cup, nazioarteko futbol txapelketaren egoitzetako bat izango da aurten.
Udal kirol zerbitzuaren eta txapelketaren antolatzaileen artean lortutako adostasunari esker, Udal Kirol Guneko (Michelin) instalazioetan, uztailaren 3 eta 7a bitartean (biak barne) berrogei futbol partida baino gehiago ikusteko aukera izango da.
Hilaren 3, 4 eta 5ean, sailkapen fasean (goiz eta arratsaldeko ordutegian) Michelinen ondoko taldeek jokatuko dute: Billabona, Lleida, Zubiri-Manteo, Tolosa, Burgos, Albi, Molins de Rei, Rand Central, Wisconsin, Sanse, Fuenlabrada, Alginet, Futur de Castello, El Larguero Villaminaya, Complutense, Antiguoko, Maisons-Alfort, North Union United, Ekintza, Ostadar (ostegunean, uztailak 4, 19:30ean), Hondarribia, Deportivo Unión Venezuela, Mentema, Allerru, Mentema, Mary Ward ikastetxea, Gure Txokoa, Urnieta, Adeje, Danena, Galapagar, Salgueiros, Orereta Kafea, Antigua Luberi, Peña Sport, Kostkas eta Schalke Cero Cuatro.
Hilaren 6 eta 7an champions league eta playoff faseetako partidak jokatuko dira; bertan lehenengo fasean sailkatzea lortu duten taldeek hartuko dute parte.
Maila ezberdinetako txapelketa ofizialak bukatu ondoren, Lasarte-Oriako futbol zaleek, aukera ederra izango dute beraien gogokoa den kirolaz gozatzeko, jatorri oso ezberdinetako taldeak elkarren artean jokatzen ikusiz.