Hozkailu solidarioa komikiak lehenengo pausuak eman ditu Lasarte-Orian
2018-05-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hozkailu solidarioa programaren arduradunek Lasarte-Oriatik zabaldu dute dibulgaziozko komikia. 1.550 ale inprimatu eta ikastetxeetan banatuko dira proiektu pilotu baten bidez.
Zerbitzu Sozialetako zinegotzi Lourdes Acevedok aurkeztu du proiektu pilotua GBGEko lehendakari eta Hozkailu solidarioaren fundatzaile Alvaro Saizekin batera. Helburua da haur lasarteoriatarren artean helburuak zabaltzea hitzaldi ziklo baten bidez eta komiki bana entregatuz.
Euskaraldiaren hasiera arrakastasua
2018-05-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Hamaikakoak joan den ostiralean aurkeztu zuen “Izan puntu” ekimena, abesti eta guzti, Okendon seirehun bat lagunen aurrean. Udalarekin batera, herriko ia eragile guztiak bertan izan ziren eta ahalik eta Ahobizi eta Belarriprest gehien biltzeko prozesuan parte hartuko dute.
Zabalik dago Musika Eskolan ikastaroetan aurrematrikulatzeko epea
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaurtik ekainaren 8ra arte zabalik dago Lasarte-Oriako Musika Eskolan aurrematrikulatzeko epea. Interesatuek Kulturetxera jo behar dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.
AURREMATRIKULA MAIATZAREN 28TIK EKAINAREN 8RA
Derrigorrezkoa da aurrematrikula betetzea
Hasi dira Uistin kaleko obrak
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hasten dira Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak. Hori dela eta, eremua hesitu egingo da interbentzioa egingo den zona ibilgailurik gabe uzteko.
Obraren lehenengo fase honetan aparkaleku batzuk bakarrik kenduko dira, zehazki ibaiarekiko perpendikularra den eremuaren eskuin aldean dauden ilara-aparkalekuak, eta dagokion espaloia. Udalak barkamena eskatzen du obrek dirauten bitartean ezinbestean sortuko diren eragozpenengatik, eta espero du herritarrek errespetatzea probisionalki jarriko diren seinaleak.
Udalak Asfaltos y Construcciones Morga enpresari adjudikatu zizkion Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak, 235.287 euroan. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzeko eskaeraren epea irekia.Epea ekainaren 8an amaitzen da.
400 euro arteko sariak gidabaimena euskaraz ateratzeko
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Buruntzaldeko autoeskola guztietako ordezkariak eta eskualdeko udalen izenean Jon Antxordokik, Lasarte-Oria Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak, “Gidabaimena euskaraz” 2018ko kanpaina aurkeztu dute.
“Azken urteotan bezala, Buruntzaldeko Udalok jarraitzen dugu saritzen gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea, horrela animatu nahi baititugu gure herritarrak, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. Kopurua urtez urte gora doa, 2017an 100 izan ziren Buruntzalde osoan eta aurten gehiago izatea espero dugu”, esan zuen Jon Antxordokik, Lasarte-Oriako Euskara batzordeko lehendakariak.
Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:
Gurutze Gorriak bihotz geldiketa batean nola jokatu erakusteko doako tailerrak egingo ditu Urbil Merkataritza Gunean
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Tailerrak ekainaren 2an, larunbatean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara egingo dira.
Bihotz geldiketa batean lehengo minutuetan nola jokatu jakitea berebizikoa da pertsona salbatzeko orduan. Horregatik, Gurutze Gorriak lan berezia egiten du herritarrek lehen sorospenen eta bihotz-biriken bizkortze maniobren oinarrizko ezagutzak izan dezaten. Larunbatean, ekainaren 2an, Lasarteko Gurutze Gorriak BBB (Bihotz-Biriketako Bizkortzea) tailerrak egingo ditu Urbil Merkataritza Gunean. Orokorrean jende guztiari zuzendutako doako tailerrak izango dira, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:30etara eta ez da aurrez izena eman behar.
“A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren aldaketa
2018-05-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak 2018ko maiatzaren 8an hartutako erabakiaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren aldaketari, zeina Gaizka Perosterenea Arregi arkitektoak eta Olatz Mercader Etxabe abokatuak 2017ko ekainean idatzia baita.
"Lasarte-Oria udalerriko Irisgarritasunaren plana" - Jendeaurreko erakustaldia
2018-05-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkatetzak, 2018ko maiatzaren 15ean emandako 915. ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasierako izaeraz onestea "Lasarte-Oria udalerriko Irisgarritasunaren Plana", Ingartek Consulting SLL eta D3 Arquitectos enpresek 2017ko abenduan idatzia.
Honako iragarpen hau Udalaren webgunean argitaratu da maiatzaren 24 ean, beraz aztertu nahi duen edonoren esku dago, egoki deritzen alegazioak formulatu ahal izateko ekainaren 25 arte.
Lasarte-Oriako Euskaraldiaren aurkezpena gaur Okendon, 19:30etan
2018-05-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Euskararen Maratoian sortutako Ahobizi eta Belarriprest izateko aukera berria irekiko da gaur herriko eragile guztien eta hamaikako berriaren parte-hartzearekin
2016an ospatutako Euskararen 9. Maratoia berezia izan zen, arrazoi asko zela medio. Azkenaldian, ordea, “Baietz 40 egun euskaraz” herri-erronka bihurtu da garrantzitsuena, izan ere, ia 2.000 Ahobizi eta Belarriprest gorpuztea lortu zuen dinamika hura, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimen aitzindaria bihurtu da Euskal Herri osoan.