Albisteak
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzeko eskaeraren epea irekia.Epea ekainaren 8an amaitzen da.
Udaleko Erregistroan aurkeztu beharreko agiriak:
-
Eskaera, eske-orri normalizatuan, datu hauek adieraziz: establezimenduaren izena, titularraren edo ordezkariaren izena, DNIa, helbidea eta kontaktuko telefonoa, bai eta posta elektronikoaren erreferentzia ere, halakorik baldin badauka.
-
Krokis edo marrazki kotaduna (neurriekin), gutxienez datu hauek adieraziko dituena: barraren kanpoaldeko aurpegitik fatxadarainoko distantzia, barraren luzera, establezimenduko sarreraren kokapena eta barraren aurreko distantzia edo pasabide librea.
Erregistroan sartzeko azken eguna: ekainaren 8a.
Ekainaren 22a baino lehen barra ipintzeko lizentzia emango da. Ekainaren 27an ikuskatzeko bisitaldia egingo du Udaleko teknikariak, egiaztatzeko ea instalazioa bat datorren egindako eskaerarekin eta ea betetzen dituen aldez aurretik eskatutako baldintzekin.
BETE BEHAR DIREN BALDINTZAK
-
Barra ez da inoiz lokalaren fatxada baino luzeagoa izango.
-
Barrak gehienez 1,50m-ko sakonera izango du, barraren kanpoko aldearen etalokalaren fatxadaren artean neurtua, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
-
Lokalaren sarrerak eta larrialdietarako irteerak libre utzi beharko dira.
-
Barraren aurrean pasabidea utziko da (espaloia, mahiak,…), gutxienez 2,20 metrokoa.
-
Barrak instalatu beharko dira ekainaren 27a, eta ezingo dira erabili ekainaren 28ra arte.
-
Ezingo dira elikagaiak prestatu ezta barra gainean erakusgai jarri ere;lokal barrutik zerbitzatu beharko dira.
-
Ez dute izango ez ur-hartunerik ez saneamendurik.
-
Guztiz debekatua dago bozgorailuak edota bestelako soinu-tresnak erabiltzea, gaueko 24:00etatik biharamuneko 11:00ak bitartean. Baldintza horiek bete ezean, soinu-instalakuntza erabiltzea debekatuko zaio, eta agindurik beteko ez balu, barra desmuntatu beharko du.
-
Argindar instalazioak behe tentsioan baimendutako instalatzaile batek egin behar ditu.
-
Argindarra hartzean Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoan adierazitako tentsioak bete beharko dira.
-
Lur-hartuneak gehienez 10 ohmiokoak izango dira, eta egoera onean egon beharko dute.
-
Argindar instalazioa daramaten metalezko egitura guztiek (barra, etab.) lur-hartuneak izan beharko dituzte.
-
Argindar instalazioak airetik, BTEE-aren arabera babestuak eta lotunerik gabe egingo dira.
-
Argindar instalazioek babestuta egon beharko dute beren babes-kaxarekin.
-
Sustatzaileak izendatutako baimendutako instalatzaile elektrikaria, kanpoko barra jarrita dagoen bitartean eskura egon beharko du, eta haren ardurapean egongo dira egindako argindar instalazioen mantentzea.
-
Barrak erantzun zibileko asegurua izan beharko du,kanpoko barraren estaldura hartzen duena.
-
Kontzesio epea honakoa izango da: ekainaren 28ko 12:00etatik uztailaren 1etik 2ra doan goizaldera arte. Barrak ostalaritzako jardueren ohiko ordutegiaren arabera itxi beharko dira ( abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua eta ondorengo modifikazioak, uztailaren 28ko 210/1998 Dekretua eta martxoaren 13ko 36/2012 Dekretua).
-
Behin epe hori amaituta eta uztailaren 2an zehar, interesatuak kendu egin beharko du kanpoko barra. Horrela egin ezean, Lasarte-Oriako Udalak egingo du haren kargura.
-
Kanpoko barra ixteko ordutegia, taberna ixteko baimendutakoaren berdina izango da.
Informazio gehiago: 943 376 179 (Enplegu Dinamizatzailea)