Albisteak

“A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren aldaketa

2018-05-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Udalbatzarrak 2018ko maiatzaren 8an hartutako erabakiaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion Lasarte-Oriako arau subsidiarioetako “A.33 Teresategi” eremuari eta Donostiako “AÑ.10 Recalde (II)” eremuari eta HAPOko bide-sistema orokorrari dagokienez Lasarte-Oriako eta Donostiako udalerriak bateragarri egiteko planaren aldaketari, zeina Gaizka Perosterenea Arregi arkitektoak eta Olatz Mercader Etxabe abokatuak 2017ko ekainean idatzia baita.

Onespen hori hasierako onespeneko dekretuan jasotzen diren zenbait kontsiderazioren arabera eman da.

Behin betiko onespena eman aurretik, Testu Bateratu bat aurkeztu behar da, zeinetan jasoko baitira hasierako onespenaren dokumentua eta, harekin batera, hasierako onespeneko kontsiderazioak eta, kasua hala bada, administrazio sektorialek bidalitako indikazioak edo kontsiderazioak eta informazio publikotik ondorioztatzen direnak.

Honako iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta El Diario Vasco egunkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasi eta berrogeita bost (45) eguneko epean, espedientea publikoarentzat ikusgai jarriko da Udal honetako Obrak eta Hirigintza Departamentuaren bulegoetan, alegazioak formulatu ahal izateko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Lege ekainaren 30ekoak 90. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

Informazio guztia ikusi

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna