Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa.
2018-06-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2018ko San Pedro Jaietako programa Udalaren webgunean. Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.
Eraso homofobo eta matxisten kontrako Ligoteo sanoa, bai! kanpaina San Pedro jaietan
2018-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak Ligoteo sanoa, bai! kanpaina plazaratu du San Pedro jaietarako. Haren bidez, portaera matxistei eta homofoboei buruz kontzientziatu nahi da, eta sexu-eraso posibleak prebenitu.
Lasarte-Oriako alkate Jesus, Zaballosek aurkeztu zuen kanpaina, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, arloko burua eta Emakumeen Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikariak lagun zituela. San Pedro jaiak hastera doazen honetan, udalak festa-garaietako sexuaren eta berdintasunaren gaia landu nahi duela iragarri zuen.
Herriko areto futbola txapelketaren amaierako jardunaldia
2018-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren larunbatean, ekainak 23, jokatuko da Udal Kirol Zerbitzuak antolatutako udalerriko areto futbola txapelketaren amaierako jardunaldia.
Maialen Chourraut kiroldegian kontsolazioko eta txapelketako finalak jokatuko dira.
Jardunaldia 16:30ean hasiko da Izen Gabe eta Irigoien taldeek kontsolazioko finala jokatuz; 17:45ean Buenetxea eta Patricio taldeen arteko final nagusiari hasera emango zaio.
Finalak jokatu ondoren sari hauek banatuko dira: gol gutxien jaso dituen taldea, gol gehien sartu dituen jokalaria, finaleko jokalari hoberena, kontsolazio txapelketako eta txapelketa nagusiko txapeldunordea eta txapelduna.
Txapelketa irabazten duen taldeak Lasarte-Oriaren izenean parte hartuko du irailaren 7 eta 8an Usurbilen jokatuko den Buruntzaldeko topaketan.
Kirol instalazioen ordutegia San Pedro jaietan
2018-06-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
San Pedro jaietan kirol instalazioak ondoko egun hauetan itxita egongo dira:
- Ekainak 28:
IGERILEKUA: Itxita 09:00tatik aurrera.
KIROLDEGIA: Arratsaldez itxita egongo da.
- Ekainaren 29an eta 30ean:
KIROLDEGIA eta IGERILEKUA egun osoz itxita.
2018ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute
2018-06-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.
Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotziak, hasteko, bertan bildutakoei eskerrak eman zizkien beren kolaborazioagatik (14 dira festetako jarduerak egiten dituzten entitateak), laguntza horri esker lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango baitugu. Aurrekontua, herriko elkarteekiko hitzarmenak eta diru-laguntzak barne, 155.006 eurokoa da.
Lasarte-Oria Aquarius itsasontziko errefuxiatuekin
2018-06-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak etxebizitza bat eskaini du Aquarius itsasontzitik datorren familia bat aterpetzeko, orain urtebete Siriatik aterpe bila zebiltzanekin egin zuen moduan.
Erketzek jasoko du omenaldia San Pedro jaietan
2018-06-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Erketz Dantza Taldea izango da 2018ko San Pedro jaietan omendutako taldea. Entitateak, aurten bere 50. urteurrena ospatzen duelarik, Lasarte-Oriako herriarenganako eta udalarenganako esker onez hartu du ohore hori.
Udalbatzarrak atzoko bilkuran hartutako erabakien emaitzak
2018-06-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak atzo buruturiko ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu zituen:
Lasarte-Oriak Aire Libreko Museoaren gida bat argitaratu du
2018-06-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriak badu jadanik udalerrian barrenako hiru ibilbide jasotzen dituen gida bat, interes artistiko-kulturaleko mural, eskultura eta eraikinen xehetasunekin. Gida udalerri osoan etxez etxe banatuko da.
Hautatu da Jaietako kartela
2018-06-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diego Gil Hernando eta Toño Gil burgostarren diseinua izan da aukeratua 2018ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Txus Alonso festetako zinegotziak aurkeztu du kartel irabazlea.
Epaimahaiko kideak Txema Vallés, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 54 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Diego Gil Hernandoren eta Toño Gutierrezen proposamena hautatu zuten.