“Argizaiola” eskultura desagertu da Atsobakarreko parketik
2014-03-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Juan Jose Mendiluze oroimenean eta ekimen herritar baten bitartez Gotzon Huegunek eginiko tamaina txikiko eskultura Atsobakarren zegoen kokatua eta iazko ekainean jarri zen berriro ere bere lekuan eraberritze lan batzuen ondoren.
#SPJ14 bidali iezazkiguzu zure proposamenak sare sozialen bitartez
2014-03-05 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Zer proposatzen duzu San Pedro hauetarako? Zein musika estilo edo zein talde gustatuko litzaizuke aurtengo festetan? Zein lehiaketa nahiko zenuke? Gastronomikoa? Kulturala? Kale espektakulorik ikusi nahiko zenuke?
"Martxoak 8: Emakumeen eskubideen alde"
2014-03-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna dela eta Emakumeen zentroak ekintzez beteriko egitaraua aurkezten du datozen egunetarako.
Emakumeen zentrotik egitaraua osatzeko garaian emakumeen eskubideak hartu nahi izan dira hizpide, horrela urte honetarako aukeratutako leloa; “ Martxoak 8: emakumeen eskubideen alde”.
Kiroldegian hainbat inbertsio egin dira
2014-03-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Azken hilabetean eta datorrenean, guztira 73.000 eurotara iritsiko diren inbertsioak egiten ari dira zaharkiturik zeuden hainbat instalakuntza berritzeko helburuarekin Udal kiroldegian: ur biltegi berri batetik hasita sare informatikoa berritzera.
Tabernen ordutegia zabaltzeko aukera festak direla eta
2014-02-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Udalak, tabernen ordutegia luzatzeko aukera ematen duen urteroko egutegia onartu du. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas‑jarduerak arautzeko 4/1995 azaroaren 10eko legeak bere 20. artikuluko 2. puntuan xedatzen duenaren arabera, udal‑agintariek gehienez bi orduz luzatu ahalko dute aurreikusitako ordutegia udalerriko patroiaren festak edo bestelako jai edo interes turistikoa izan dezaketen ekitaldiak direla eta.
Lasarte-Oriako Udalak bat egiten du mendebaldeko sahararrekin
2014-02-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Gaur, otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 38.urteurrena betetzen da eta horregatik Udalak Sahararren auzirekin bat egin du eta Udaletxeko balkoian Saharar bandera jarri du. Bestetik, gaur arratsaldeko 19etan Okendo plazan egingo den elkarretaratzera deialdia egin nahi die herritarrei Udalak.
TSST konpainiak “Lasarte-Oria Tratu on bat” markarekin bat egin du
2014-02-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Atzo eguerdian Udalak TSST enpresarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu zuen “Lasarte-Oria Tratu on bat” marka bultzatzeko eta Lasarte-Orian hirugarren sektorea indartzeko asmoz antolatzen diren ekitaldien nahiz marka beraren zabalpenean lan egiteko xedearekin.
San Pedro jaietako kartel lehiaketa martxan da
2014-02-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Aurtengoan Udalak San Pedro jaietako kartel lehiaketa denboraz hastea erabaki du, artistek haien lanak landu eta aurkezteko tarte gehiago izan dezaten. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 5era artekoa izango da eta saria 600 €-koa.
Lasarte-Oriako Udalak IRRIZALE izendapena jaso du
2014-02-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Ostegun eguerdian ospatu zuten Irrien Lagunak Klubak udal eta ikastetxe irrizale izendapen ekitaldia, Orona Fundazioak Hernanin duen Galarretako eraikin berrian. Hain zuzen ere IRRIZALE izendapenak irrien lagunak proeiaktua oro-har eta bereziki IRRIA aldizkariaren sustapenean bidelagun ditugun 59 Udal eta 94 ikastetxe horiei aitortza egiteko aitzakia izan zen.
Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabaldu da
2014-02-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Lasarte-Oriako Udaleko zerga bilketa bulegotik 2013ko hirugarren lauhilekoaren ura-estolderia tasaren ordainketa egiten hasteko epea zabaldu dela jakinarazi eta ordaintzeko dauden forma ezberdinen inguruko informazio ere eman die herritarrei.