Bihar, apirilak 8, udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du

2014-04-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, APIRILAK 8, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

500 plazatik gora udaleku eta kanpalditan

2014-04-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Boris Nogalesek, Kultura, Hezkuntza eta Euskara batzordeko lehendakariak eta Ttakuneko lehendakari Tomas Arrizabalagak, Ttakuneko hezitzaileek lagunduta, udara honetarako prestatutako eskaintzaren berri eman dute.

 

gehiago irakurri

Udala Khitam Saafin palestinako UPWC-ko lehendakariarekin bildu da

2014-04-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Gaur goizean Pablo Barrio alkatea UPWC (Union of palestinian women Committees) Palestinako emakumeen eskubideen alde lan egiten duen ezkertiar mugimenduarekin bildu da eta egiten duten lanari bere babesa eman dio.

gehiago irakurri

Aste honetan XXVI. Squash txapelketa hasi

2014-04-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Hurrego hiru hilabeteetan zehar jokatuko den XXVI. squash txapelketa sozialari hasiera eman zitzaion astelehenean. Bertan 19 jokalarik hartuko dute parte bi taldetan banatuta eta hiru fase jokatuko dira irabazle bat izan aurretik.

gehiago irakurri

Udalak akordio berri bat sinatu du aterpearekin

2014-04-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Azken urteetan bezala, Udalak, Aterpea, Lasarte-Oriako merkatarien elkartearekin, hitzarmen berri bat sinatu du etorkizunean ere gure udalerriko merkataritza sustatuko duen elkarlana ahalbideratuz.

gehiago irakurri

Arduradun politikoak Euskararen Bidegorrian

2014-04-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Udala herritarrak gonbidatzen ari da Udalarekin euskara erabil dezaten. Erabil dezaten euskara Udalarekin dituzten era guztietako harremanetan, ahoz eta idatziz, gestioak egiterakoan bulegoetan, ikastaroak egiten edo dituztenean edota beste edozein egoeratan.

Herritarra horretara gonbidatzeko, ordea, Udalak etxeko lanak eginak izan behar ditu.Hori adierazteko, Udaleko langile zein arduradun politikoak herritarra euskaraz artatzeko prest daudela adierazteko, agerraldia egin dute.

Agerraldian, udaletxeko berriko balkoian “Baietz egin lehendabiziko hitza euskaraz” lema jasotzen duen lona ezarri dute.

gehiago irakurri

Igandean eskertza ekitaldia egingo zaie gerra zibileko testigantzak eman dituztenei

2014-04-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Badira 28 urte Lasarte-Oria udalerri moduan jaio zela eta Urnieta, Andoain eta Hernaniko auzo bat izateari utzi ziola. Zentzu horretan, udalerri gazte eta berri bat da, baina begirada atzerantz botaz gero historia handia duen herri batekin topo egiten dugu. Independentziaren lorpena bezalako zati gozo eta pozgarriak izan dituen historia batekin, baina baita urte askotan horrenbeste biktima utzi dituzten gatazka politiko-militarrek ekarritako sufrimenduak eragindako zati garratzagoak dituenarekin ere.

gehiago irakurri

Zaintzaren aginduaren inguruko ikastaroa Emakume zentroan

2014-04-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Lasarte-Oriako Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakume Zentroak hurrengo astean  ikastaro berri bat jarriko du martxan; “Zaintzaren agindua?” .  Izena ez baduzu eman eta interesatua egonez gero  jarri zaitez harremanetan, 943363958 telefono zenbakira deituz, emakumezentroa@lasarte-oria.org helbidera mezu bat bidaliz, edo Emakume zentrora joanez: Aralar plaza, 5. 

gehiago irakurri

Ostegun honetan “Anitzen sare”ak aurtengo lanari ekingo dio

2014-04-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Hiru hilabete igaro dira ANIZTASUNAREN ASTEA ospatu zenetik. Horixe izan zen "Aniztasuna eta Elkarbizitza Lasarte-Orian" partaidetza prozesuaren amaiera, eta ANITZEN SAREAREN lehen ekimena.


 

gehiago irakurri

Aste santuetan kirola egiteko aukera haurrentzako

2014-04-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol eta joko ekintzak antolatu ditu 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaiotako neska mutilentzat. Jarduera hauetan parte hartzen dutenek, Aste Santuko oporretan lagun berriak egiteaz gain, kirol eta jolas berriak ere ezagutuko dituzte.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna