Albisteak

“Argizaiola” eskultura desagertu da Atsobakarreko parketik

2014-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Juan Jose Mendiluze oroimenean eta ekimen herritar baten bitartez Gotzon Huegunek eginiko tamaina txikiko eskultura Atsobakarren zegoen kokatua eta iazko ekainean jarri zen berriro ere bere lekuan eraberritze lan batzuen ondoren.

 

“Argizaiola” eskultura duela 18 urte zendu zen Juan Jose Mendizabalen oroimenean eta beregan pertsonifikatzen den boluntarioen lanari  eskainia dago. Bera, Danok kide elkarteko lehendakaria izan zen eta bere urte askotako kooperazio lana omendu nahi izan zuten herritarrek eskultura honekin.

 

 Udalak desagerpen honen berri eman nahi du eta herritarren laguntza eskatzen du berau berreskuratzeko. Beraz, gertaera honen inguruan informazioaren bat izanez gero zuzendu mesedez Udaltzaingora berri ematera.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna