Albisteak
TSST konpainiak “Lasarte-Oria Tratu on bat” markarekin bat egin du
2014-02-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Atzo eguerdian Udalak TSST enpresarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu zuen “Lasarte-Oria Tratu on bat” marka bultzatzeko eta Lasarte-Orian hirugarren sektorea indartzeko asmoz antolatzen diren ekitaldien nahiz marka beraren zabalpenean lan egiteko xedearekin.
Udalak ustetan tokiko garapen faboratzeak berekin eskatzen duela gizarte hau osatzen dugun estamentu, enpresa eta pertsona guztion ahalegina eta ekarpena. Krisi-garaian egiteak, gainera, berekin dakar modu berezi batean inplikatzea ekonomiaren eta egonkortasun laboralaren bilakaera zalantzazkoan zuzenean murgildurik aurkitzen direnekin.
Gure kasuan, Lasarte-Oriako bizitza sozial eta ekonomikoan, merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzu pertsonalen enpresek osatzen duten hirugarren sektoreak presentzia nabarmena dauka eta, ondorioz, denon arteko sostengu irmoa behar duen sektore bat da, kokatua dagoen herriko sare sozial osoan zenbateko garrantzia duen ikusita.
Gainera, Lasarte-Orian hirugarren sektorearen iraunkortasuna ahalbidetzeko eta haren biziberritzea eragiteko, egokia gertatzen ari da udal-esparrutik sustatzen ari den marka komertziala, gure merkataritzaren eta ostalaritzaren identitate berezia definitzen duena, hurbiltasunaren eta konfiantzaren balioak oinarritzat hartuta.
Beraz, bere sustapenean eta zabalkundean, hirugarren sektorea osatzen dutenen konpromisoa ez ezik, ingurune lokaleko beste enpresa batzuena ere espero eta behar duen marka bat da, herritar guztiak haren ezagutzari buruz sentsibilizatzera iritsiko bada.
Modu horretan, Udalaren ekimena bultzatzeaz gain, alde batetik bere flotan dituen autobus guztietan “Tratu on bat” markaren pegatinak eta bestetik hirugarren sektorea aktibatzeko helburuarekin udalerrian antolatzen diren ekimenen kartelak jartzeko konpromisoa hartu du.