Albisteak
Ura-estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabaldu da
2014-02-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Lasarte-Oriako Udaleko zerga bilketa bulegotik 2013ko hirugarren lauhilekoaren ura-estolderia tasaren ordainketa egiten hasteko epea zabaldu dela jakinarazi eta ordaintzeko dauden forma ezberdinen inguruko informazio ere eman die herritarrei.
ORDAINTZEKO EPEA: 2014ko otsailaren 1etik martxoaren 17ra.
HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK: Helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa-gutunak otsailaren lehenengo hamabostaldian bidali dira. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Ordainketa Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.org web orrian ere (tramiteak on line - nere ordainketa on line).
HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK: Ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko da zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2014ko martxoaren 17an.
Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.