Albisteak

"Martxoak 8: Emakumeen eskubideen alde"

2014-03-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna dela eta Emakumeen zentroak ekintzez beteriko egitaraua aurkezten du datozen egunetarako.

Emakumeen zentrotik egitaraua osatzeko garaian emakumeen eskubideak hartu nahi izan dira hizpide, horrela urte honetarako aukeratutako leloa; “ Martxoak 8: emakumeen eskubideen alde”.

Egitaraua Emakumeen zentroan duela gutxi sortu den batzordearekin adostua izan da eta bestalde, Kukukak bere aportazioa egin nahi izan du aurten lehenengoz antzerki batekin.

 

Egitaraua:

Martxoak 6, osteguna.

Hiritar foroa abortuaren lege aurreproiektuaren inguruan. 18:30etan, Villa Mirentxuko ekitaldi Aretoan.

 

Martxoak 7, ostirala

Antzerki emanaldia,

“Cinco mujeres con el mismo vestido”. 19:30ean,

Manuel Lekuona Kultur Etxean. Sarrera 3€

Antzerki taldea: LAN ETA LAN (E.P.A.) Zuzendaria: Ana Miranda

Sinopsia: Ezkontza batean ohorezko  bost damek pixka bat edan eta beraien historiak kontatzen diztuzte.

Alan Ball idazlearen antzerkia Lan eta Lanen eskutik moldatua.

 

Udalerriko pertsona guztiei irekitako Herri afaria eta dantza. 21:30ean, Goiegi jatetxean.

Afariaren prezioa: 22 euro. Izen ematea Lasarte-Oriako Emakumearen Zentroan.

 

Martxoak 8, larunbata

Agerraldia; “Martxoak 8: Emakumeen eskubideen alde” lelopean. 12:00tan, Lasarte- Oriako Okendo plazan

 

Antzerki emanaldia, “Begiratu eta ikusi ez”.

 20:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian.

Antzerki taldea: KUKUKA

Sinopsia: Emakumeen inguruko irakurketa koloretsu eta dramatizatua. Adin guztietako emakume ezberdinek idatzitako testuak.

Zuzendaria: Miren Gojenola

 

Martxoak 13, osteguna

Bideo-foruma “Alardearen seme-alabak” (Eneko Olasagasti, Jone Karres, 2013) ondoren solasaldia Jone Karres-ekin. 18:30ean, Lasarte – Oriako Emakumearen Zentroan.

 

Herritar guztiei, antolatu diren ekintzetara parte hartzera gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna