Albisteak
Ostegun honetan “Anitzen sare”ak aurtengo lanari ekingo dio
2014-04-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Hiru hilabete igaro dira ANIZTASUNAREN ASTEA ospatu zenetik. Horixe izan zen "Aniztasuna eta Elkarbizitza Lasarte-Orian" partaidetza prozesuaren amaiera, eta ANITZEN SAREAREN lehen ekimena.
Prozesua amaitzean, ANITZEN SAREAK aurrera begira zer egin eta nola egin behar zuen adostu zituen . Eta orain, urte berria hasia dugularik, ANITZEN SAREA berriro ere martxan jartzea dagokigu. Horretarako, apirilaren 3an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan lehen bilkura irekia egingo du.
Bilkura horren helburuak ondorengoak dira:
1. Azken hilabeteetan elkarte bakoitzak egin duenaren berri ematea
2. Urteko eginkizun zerrenda adosten hastea
3. ANITZEN SAREAK eginkizun bezala hartu zuen aniztasuna lantzeko irizpideak jartzen hastea.
Animatu eta parte hartu!