Albisteak
Udala Khitam Saafin palestinako UPWC-ko lehendakariarekin bildu da
2014-04-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa
Gaur goizean Pablo Barrio alkatea UPWC (Union of palestinian women Committees) Palestinako emakumeen eskubideen alde lan egiten duen ezkertiar mugimenduarekin bildu da eta egiten duten lanari bere babesa eskaini die.
Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da. 1980. urtean sortu zen, eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta eta 5000 emakumetik gor abiltzen ditu Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.
Khitam Saafin. 17 urtez, Palestinako Lurralde Okupatuetako irakasle lan egin zuen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du eta emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea ere bada nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da.
Egun hauetan Euskal herrian zehar hitzaldiak ematen ari da. Hurrengo bi egunetan Gipuzkoan (Gaur Lasarte-Orian eta bihar Donostian) eta ondorengo hiruetan Bizkaian izango dira. Hitzaldia, egun arabiar munduan dauden mugimendu feministen aniztasunaren ingurukoa izango da eta gure udalerrikoa gaur arratsaldeko 18:30etan Villa Mirentxun ospatuko da.
Bestetik, hitzaldiaren antolatzailea elkartasunaren markoan eta gizartearen eraldaketa progresista baten inguruan lanean aritzen den “Mundubat” elkartea da.