Albisteak

Udalak akordio berri bat sinatu du aterpearekin

2014-04-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Azken urteetan bezala, Udalak, Aterpea, Lasarte-Oriako merkatarien elkartearekin, hitzarmen berri bat sinatu du etorkizunean ere gure udalerriko merkataritza sustatuko duen elkarlana ahalbideratuz.

 

2012ko azaroan parte-hartzeko prozesu eman zen merkataritzako  establezimenduei, ostalaritzari, zerbitzu pertsonalen enpresei zuzendua. Horren emaitzaren arabera guztira 65 proposamen identifikatu ziren eta horiek duten lehentasun-mailaren arabera ordenatu ziren.

 

Prozesuaren hasieran hartutako konpromisoa betez, Udalak bere gain hartzen du esparru hauetako bakoitzeko nabarmenenak aplikatzea eta dinamizatzea, horiek duten garrantziaren eta lehentasunaren arabera. Hori aurrera eraman ahal izateko Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko Plan bat hitzartu zen 2013-2014rako; esku-hartzeko 50 ekintza zituen plan horrek eta 2013an gauzatzen hasi eta urte horretako maiatzetik gauzatzen joan dira.

 

Aktibazio-plan hori oinarritzen duten proposamenen artean merkatarien esparruko laugarren proposamen bezala zenbakitua nabarmentzen zen eta nabarmentzen da, hain zuzen ere, izenburu honekin agertzen dena ATERPEA Merkatarien Elkartea: hori bultzatzea. Herrian dinamika ekonomiko eraginkor bat lortzeari begira giltzarri den elkarte hau sustatzea lortzeko 12 ekintza jaso ziren eta horiek erreferente izan dira 2013ko maiatzetik elkartearekin batera egin dugun lanerako.

 

Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko 2013-2014rako Plana berrikustea aurreikusita baldin badago ere, 2014an hori gauzatzea, zabaltzea eta berriro bideratzea balioesteko, esan behar da, gaur egun indarrean dagoela bere osotasunean, eta modu esanguratsuan, ATERPEA elkartearen parte-hartzea beharrezkoa den planaren alderdi guztietan.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna