Oriako “Atzeko” errekaren garbiketari dagokionean

2013-08-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Udalak beharrezkoa ikusten du azalpenak ematea, Buruntza menditik Oria ibairaino urak jaisten dituen, “Atzeko” kanalaren egoera dela eta Oriako auzotarren elkarteak komunikabideetan egin duen salaketaren harira.

gehiago irakurri

Azkorte bidea oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak hasi dira

2013-08-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain dela denbora bat, auzo elkarteek eta auzotarrek Udalari beraien kezkak agertu zizkieten “Pausoz pauso auzoz auzo” herritarren parte-hartze egitasmoan. Kezka hauen artean, Azkorte bidean kotxeen abiadurak oinezkoentzako sorturiko arriskuaren inguruan informatu zituzten udal arduradunak.

 

gehiago irakurri

Brunet parkearen bukaeran dagoen behatokiko egurrezko pasabidea ireki da

2013-08-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Duela bost hilabete inguru pasabide hau itxi egin zen, zorua oso irristakorra zegoelako eta erorketa ugari izan zirelako. Hortik aurrera Udaleko obra eta zerbitzuen departamentua konponketa egiteko lanean jarri zen eta zoruari tratamendu ez labaingarri bat ematea erabaki zen.

gehiago irakurri

Abisu horia prezipitazio handiak direla eta

2013-08-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Eusko jaurlaritzak eta euskalmet agentziak muturreko fenomeno meterologikoei buruzko oharra bidali dute.

Asteazkena, hilak 7:

- Abisu Horia prezipitazio handiagatik (ekaitzak) 00etatik 24etara ordu lokala. EAE-ko

zenbait tokitan, ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko...

gehiago irakurri

Udalaren kirol instalazioak bi astez itxita egongo dira

2013-08-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako udalaren kirol-instalazioen 2013. urterako egutegiaren arabera, abuztuaren 1etik 14ra bitartean (bi egunak barne), BI ASTEKO GELDIALDI TEKNIKOA EGINGO DA, INSTALAZIOETAN MANTENIMENTUKO ETA GARBIKETA LANAK EGITEKO, eginkizun horiek ezin baitira egin instalazioak martxan direla, bai halaber erabilera kolektiboko igerilekuen erregelamendu sanitarioaren arabera nahitaez egin beharreko ekintzak egiteko (igerilekuko ur guztia berritzea).

gehiago irakurri

Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektuko 1.fasea bukatu da

2013-07-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ekainean hasi zen parke berri hau herritarren parte-hartze bidez arretaz egiteko  proiektua eta 9 talde desberdinetan sailkaturiko ehun pertsonatik  gora pasa dira espazio berria ezagutu eta gaur egungo zelaiari erabilpen berriak bilatzeko.

 

gehiago irakurri

Merkatariekin elkarlanean Udalak 3 hilero eskuorri bat aterako du

2013-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Eskuorri hau azkenengo hilabeteetan hirugarren sektorearekin eta Aterpea elkartearekin elkarlanean egiten ari den lanaren pauso bat gehiago da. Bere helburua, "Lasarte-Oria, tratu on bat" markaren aurrerapen bat irudikatzea, asoziazionismoa sustatzea eta gure merkatari txikiak publizitatzea da.

gehiago irakurri

Ostiralean ezohiko udalbatzarra izango da

2013-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ostiralean, UZTAILAK 19, 10:00etan, EZ OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo bi gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Udalak kultur eragile nagusiekin lanean jarraitzen du

2013-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur eguerdian, Lasarte-Oriako Udalak udalerriko kultur eragile nagusiekin hitzarmenak sinatu ditu, urtean zehar burutzen duten lana diruz laguntzeko. Sei  hitzarmen desberdin sinatu dira Lasarte Oriako “Erketz EDT”, “Semblante Andaluz”, “Lasarte Oria Aldizakaria”, “ZeroSette Akordeoi Orkestra”, “Alboka Abesbatza” eta “Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola” elkarteekin.

 

gehiago irakurri

Hasi dira panel informatiboak kokatzen

2013-07-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udalak herriko hainbat lekuetan panel informatiboak kokatuko ditu, herritarrek eta mugimendu sozialek informazioa elkartrukatzeko espazio bat , eta era berean, elkarren arteko harremanak indartzeko topagune bat izateko.  

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna