Albisteak
Udalak kultur eragile nagusiekin lanean jarraitzen du
2013-07-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur eguerdian, Lasarte-Oriako Udalak udalerriko kultur eragile nagusiekin hitzarmenak sinatu ditu, urtean zehar burutzen duten lana diruz laguntzeko. Sei hitzarmen desberdin sinatu dira Lasarte Oriako “Erketz EDT”, “Semblante Andaluz”, “Lasarte Oria Aldizakaria”, “ZeroSette Akordeoi Orkestra”, “Alboka Abesbatza” eta “Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola” elkarteekin.
Hitzarmen kulturaletan udalak 20.040,52 € banatuko ditu elkarte hauen artean, baina horretaz gain, elkarteei eskatzen zaizkien jaialdi, dantza egun edota emanaldi berezientzako beste 18.000 € jarriko ditu kultura departamentuak.