Albisteak

Oriako “Atzeko” errekaren garbiketari dagokionean

2013-08-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Udalak beharrezkoa ikusten du azalpenak ematea, Buruntza menditik Oria ibairaino urak jaisten dituen, “Atzeko” kanalaren egoera dela eta Oriako auzotarren elkarteak komunikabideetan egin duen salaketaren harira.

 

1997ko uholdeetan Oriako mendi magala erori zen bertan zeuden langile etxeei kalteak eragiten, ziur aski garai hartako bideratze txarraren ondorioz. Gertaera tamalgarri horren ondoren, erreka honen kanalizazio lanak egin ziren ingurumen irizpideak erabiliz, ubide irekia, inguruaren integrazio eta naturalizazioa lortzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak ezarritako irizpideak kontuan harturik. Eta 500 urteko denboraldian sor daitezkeen uholdeak kontutan hartu ziren gertaturiko ez errepikatzeko.

 

Lan hauek egin zirenetik denbora asko pasa da eta errekaren ubideko begetazioa asko hazi da, hauxe da Oriako bizilagunen salatzen dutena eta Udalari behin baino gehiagotan jakinarazi diotena eskaera ezberdinen bidez.

 

Horietako lehengoa, Ingurumen teknikariak 2008/06/06ko datarekin eginiko informe batean jasota dago. Informe horretan dionez, Euskal Ur Agentzia informatua izan zen eta “Atzeko” errekaren ubidearen garbiketaren eskaera biltzen zuen Udalaren idatziak agentziaren partetik erantzuna jaso zuen.

 

“Kasu honetan, uren bideratzeei eta planeamendu hidrologikoei dagokien guztietan bezala, URA Euskal Ur Agentziak ekin behar dio eta bera da eskumen oso duena jardun hauetan.”

 

Bertan zioenez “eginiko ikuskapenetan errekaren jaitsierako salto ezberdinetan ubidearen pasabidean oztoporik egiten ez duen begetazioa ikusi da. Gainera, erreka begetazio horrek erreka artifiziala naturalizatzen eta inguruan txertatzen duela  nabarmentzen du, beraz, “Atzeko” erreka garbitzea ez da beharrezkoa ikusten.”

 

Era horretan, eta Oriako auzotarren elkarteak ubidearen garbiketa behin baina gehiagotan eskatu duten arren, modu berean atzera bota da. Beraz, Udalaren eginkizuna da teknikoen iritzian konfiantza izatea eta horren arabera lan egitea.

 

2008ko Ingurumen teknikariaren txostena

2012ko Ingurumen teknikariaren txostena

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna