Albisteak
Abisu horia prezipitazio handiak direla eta
2013-08-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Eusko jaurlaritzak eta euskalmet agentziak muturreko fenomeno meterologikoei buruzko oharra bidali dute.
Asteazkena, hilak 7:
- Abisu Horia prezipitazio handiagatik (ekaitzak) 00etatik 24etara ordu lokala. EAE-ko
zenbait tokitan, ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia da.
Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia da, bereziki
arratsalde-gauean. Zenbait tokitan zaparrada handiak izateko eta txingorra egiteko
probabilitatea handia da. Ekaitz-eremuetan haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak
izateko probabilitatea handia da.
Osteguna, hilak 8:
- Abisu Horia prezipitazio handiagatik (ekaitzak) 00etatik 06etara ordu lokala. EAE-ko
zenbait tokitan, ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitatea txikia da.
Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea handia da. Zenbait tokitan
zaparrada handiak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea txikia da. Ekaitz-eremuetan
haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izatea probabilitatea txikia da.