Irailak 20an Udaletxe berriaren aurkezpena egingo da

2013-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Abuztuaren 21an ireki zen Udaletxe berria eta aste horretan bertan jarri ziren bertako zerbitzu guztiak martxan, baina horrenbeste lan eman duen eraikina ez zen ofizialki aurkeztu. Beraz, dagoeneko ikasturtea hasi eta Udala normaltasunez lanean ari denez, hurrengo ostiralean arratsaldeko 19etan Mercero plazan (Udaletxe berriko sarreran) aurkezpen ekitalditxo bat antolatzea pentsatu du.

gehiago irakurri

Erdi aroko azoka Lasarte-Orian da

2013-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Astebukaera honetan, 13, 14 eta 15an Zumaburu auzoko Isla plazan estreinekoz Lasarte-Oriako Erdi Aroko azoka izango da eta herritarrek bertan egingo diren kale antzerki, haurtzaindegi eta tailerrak ikusi ahal izango dituzte. 

gehiago irakurri

Zumba saioak kiroldegian

2013-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak jarduera berriak erantsi nahi dizkio 2013/14ko kirol eskaintzari. Berrikuntzen artean zenbait bazkidek egindako eskaerari erantzunez ZUMBA izeneko jarduera eskainiko du denboraldi berrian.

gehiago irakurri

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren astea

2013-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero bezala eta ikasturte berriaren hasierarekin mugikortasun astea ospatzen da Europako herri eta hiri askotan, baita Lasarte-Orian ere. Irailaren 16tik 22ra bitartean aste honetaz gozatzeko aukera izango dugu aurtengo leloarekin bat egiteko, mugi zaitez aire garbiago baten alde.

gehiago irakurri

San Pedro jaien balorazioa egiteko aukera etxetik

2013-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

San Pedro jaiak ekainaren amaieran ospatzen badira ere, Gazteria eta Festak departamentuarentzat hilabete askotako lana izan ohi dira, eta garrantzia handiko gai gainera. Gure herriko festek eboluzio positibo izugarria jasan dute azken urteetan, festa bera planteatzeko moduan, taldeekin landu den elkarlan berrian,… Helburua, urtez urte hau hobetzen eta proposamen berriak lantzen jarraitzea da, gure festa aberastuko dutenak, eta horregatik, herritarren iritzia jasotzea ezinbestekoa da.

 

gehiago irakurri

euskara ikasteko modu erraza, doakoa eta moldagarria berriro bueltan

2013-09-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Udako oporraldiaren ondoren, Banaiz Bagara Elkarteak martxan jarri ditu berriro euskarazko oinarrizko komunikazio saioak.

Klaseak astean behin edo bitan izaten dira. Bertan, euskara era xinplean ikasten da, egunero topatu daitezken egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere.

gehiago irakurri

Udalbatzarrean hartutako erabakiak

2013-09-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Atzo, 2013ko irailaren 10an, buruturiko udalbatzarrak 3 puntu bozkatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

Gaztelekuan musika taldeek entsegatzeko aukera egongo da

2013-09-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

2013. urteko irailean murgilduta, Gaztelekuan berriro pausoak ematen jarraitzeko garaia da. Oraingo honetan, herriko musika taldeengana zuzendu nahi du Gazteria eta Festak departamentuak, Gaztelekuan bi entsegu gela daude, azken hilabeteotan beraien gaitasuna ikusteko hainbat soinu froga egin dira eta orain erabiltzeko prest daude. 18m2ko entsegu gelak dira Gaztelekuko sotoan kokatuak daude eta bakoitzak instrumentuak uzteko biltegi bat ere badu.

gehiago irakurri

Manttangorriak Orian sakagailu bat izango du Zelaialde kaletik pasatzeko

2013-09-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Manttangorri hiri-bus zerbitzua ezarri zenetik asko izan dira egin behar izan diren aldaketak ordutegi nahiz ibilbide aldetik. Hasiera batean modu batetara ezarri bazen ere egunerokotasunean erabiltzaileen beharretara egokitu behar baita.

gehiago irakurri

Bihar iraileko Udalbatzarra burutuko da

2013-09-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, IRAILAK 10, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna