Albisteak

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren astea

2013-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero bezala eta ikasturte berriaren hasierarekin mugikortasun astea ospatzen da Europako herri eta hiri askotan, baita Lasarte-Orian ere. Irailaren 16tik 22ra bitartean aste honetaz gozatzeko aukera izango dugu aurtengo leloarekin bat egiteko, mugi zaitez aire garbiago baten alde.

 

Mugikortasunak garrantzia handia du gure bizitzetan eta alor honetan jasangarritasunez lan egiteak etorkizunean mundu garbi eta osasuntsuago bat izatea ekarriko digu. Hori dela eta, bizikletari garrantzia eman nahi izan diogu egunerokotasunean airea garbi mantentzeko gure eskura dugun tresnarik onena baita. Beste alde batetik garraio publikoa ere ezin dugu ahaztu, bere erabilera handitzeak sare publiko osatuago bat izaten lagunduko baitigu. Bi alor hauek landuaz bakarrik, gure airearen kalitateaz gain, ingurumenaren eta gure inguruko paisaiaren zaintzan ere eragiteko aukera izango dugu aurrerantzean. 

 

Egitarauari erreparatzen badiogu hauek dira aurki ditzakegunak.

 

            · Irailaren 17an, astartea, Manttangorria gure kaleetan barrena ibiliko da beti bezala. Baina oraingo honetan autobusaren erabilera sustatzeko eta ezagutzen ez dutenek animatu daitezen Manttangorriko zerbitzua doakoa izango da egun osoan zehar bere zerbitzu guztietan. ANIMATU eta MUITTU MANTTANGORRIn!

 

            · Irailaren 18an, asteazkena, MUGIKORTASUN PARKEA okendo plazan arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Herritar guztiei zuzendutako jarduera da, irisgarritasunarekin lotutako jolas eta jarduerak burutuko ditugu eta baita ONCEren eskutik jolas didaktikoak ere.

 

            · Irailaren 19an, osteguna, KALEA OIZEZKOENTZAT, kale nagusian arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. Bertan, jolasak eta kirol ezberdinak egiteko aukera izango dugu eta Segway zirkuitoan gure abilezia proban jartzeko aukera izango dugu.

Gogoraraztea hiru ordu horietan Kale nagusia kotxe eta autobusentzat itxita egongo  dela.

 

            · Irailaren 20an , ostirala, BIZIKLETA FESTA. Errotzen hasi den bizikleta martxa eta jolasak izango dira Okendotik abiatuta. Aurten, berrikuntza bezala bigarren eskuko bizikleta merkatu txikia antolatu da Okendo plazan bertan arratsaldeko 16:·0etatik 19:30etara. Bertan, erabilitako materiala, bai bizikletak eta bai osagarriak, saldu edo trukatu ahalko dituzue. Materiala 15:30etatik 16:30ak bitarte gordailuan utzi beharko da. Informazio gehiago nahi izanez gero 943 670 249 telefonora deitu ahal duzue.

 

Beraz, txiki gelditu zaizuen edo hautsez betetzen ari den  bizikleta ekartzera animatzen zaituztegu, beste batek aprobetxa dezake eta!

 

Lasarte-Oria Donostia bidegorriaren lotura

Bidegorrian gaudela aprobetxatuz eta bukaera emateko, ilusioz Donostiarekin lotura itxaroten ari garela esan nahi dugu.

 

Aldundiarekin hainbat bilera izan eta gero, hilabete honen buruan Donostiarekin lotuko gaituen bidegorriaren proiektua zehaztua egotea eta gainera hurrengo urteko aurrekontuetan proposamena jasotzeko esperantza dugu.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna