Ongi etorri, Mrabih, Abdalahi, Nawja eta bi Teslemei

2013-07-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Ostiral eguerdian, Udalak Porrotx pailazoaz eta txokoetako umeez lagundurik saharatik etorritako bost umeei ongietorri beroa egin zieten Gaztelekuan. Urtero bezala Oporrak bakean programarekin gure herriko bost familietara etorri diren bi mutiko eta hiru neskek 2 hilabete pasako dituzte gurekin.

gehiago irakurri

Udalak eta euskalgintzako gizarte eragileak elkarlanean

2013-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Asteazkenean, uztailak 10, Pablo Barrio alkateak, Euskarako Batzordeko lehendakaria den Boris Nogalesek lagunduta, 2013-14 ikasturterako hitzarmenak sinatuta utzi ditu. Horrela, ikasturtea hasi aurretik, euskalgintzako eragile bakoitzak ere zehaztuta dauka zein programa dituen hitzartuta eta zein diru-laguntza izango duen programa horiek egiteko.

 

gehiago irakurri

2013ko 1. LAUHILABETEko URA-ESTOLDERIAren TASAren ORDAINKETA

2013-07-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2013. urteko  LEHENENGO LAUHILABETEKO URA ETA ESTOLDEARI dagokion Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2013ko uztailaren 15ean amaitzen dela.

gehiago irakurri

Udalbatzarrean hartutako erabakiak

2013-07-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Atzo, 2013ko uztailaren 9an, buruturiko udalbatzarrak 4 puntu bozkatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

2012 kontuen kitapenean superabita

2013-07-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

22,5 milioi euro jaso zituen Lasarte-Oriako Udalak aurreko urtean eta 22,02 gastatu, beraz era positiboan kitatu zuen aurrekontua. Karga finantzieroak kenduz eta egin beharreko doitzeak egin ondoren, 1,5 milioiko superabita izan dugu. Esan beharra dago, 2011ko ekitaldia 2.301.416 eurotako defizitarekin itxi zela.

gehiago irakurri

Bihar eta etzi hirigintza parte-hartzailearen bi saio Tximistarretan

2013-07-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Herriaren erdian kokaturiko gunea dugu Tximistarreta, azkene finean lehenago edo beranduago guztiok erabiliko duguna, eta beraz, Udalaren ikuspuntutik herritarren parte-hartzea eta laguntza beharrezkotzat jotzen da gune honi buruzko iritziak, ideiak eta proposamenak jaso eta herritarren beharretara egokitutako zonaldea eraikitzeko.

gehiago irakurri

Hurrengo asteartean burutuko da uztaileko Udalbatzarra

2013-07-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak hurrengo ASTEARTEAN, UZTAILAK 9, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

 

 

gehiago irakurri

GAZTELEKUAN ORDUTEGI ALDAKETA

2013-07-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Gazteria, Festak eta Kirolak departamentuak Gaztelekuko ordutegian udan izango dituen aldaketen berri eman du eta ikasturtean zehar arratsaldez martxan izan den nerabeentzako begirale zerbitzua udaran goizez zabalduko dela esan du.

 

gehiago irakurri

Udaletxe zaharra eta berria lotzeko lanak hasi dira

2013-07-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur goizean, Udaletxe zaharreko 1.solairuan kokatua dagoen alkatearen bulegoko horma botatzeari ekin diote langileek eta denbora laburrean bi eraikinen arteko lotura egina egongo da. Duela gutxi,Udaletxe berria hornitzeko altzariak ekartzen hasi ziren, pixkanaka erakin berria barrutik betetzen ari da eta bi eraikinen arteko lotura orain egitearen arrazoia, udan batetik bestera egin beharreko lekualdatzean datza. 

gehiago irakurri

Udala eta Zentro Zibikoko emakumeen arteko bilera

2013-07-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Atzo arratsaldean, Udaletxeko arduradun politiko eta teknikoak emakumeen zentro zibikoan ibili ohi diren 60 emakume ingururekin bildu ziren zerbitzuaren inguruan sortu diren dudak argitzeko asmotan. Bertan izan ziren, alde batetik Gorka Lizarraga, arduradun politikoa eta bestetik Maite Higuero arduradun teknikoa eta egungo egoeraren nahiz etorkizuneko plantamendu berria azaldu zuten eta bertaratu ziren emakumeen galderak erantzun zituzten.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna