Albisteak

Zumba saioak kiroldegian

2013-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak jarduera berriak erantsi nahi dizkio 2013/14ko kirol eskaintzari. Berrikuntzen artean zenbait bazkidek egindako eskaerari erantzunez ZUMBA izeneko jarduera eskainiko du denboraldi berrian.

 

Zumba jarduera fisiko aerobikoa da, dibertigarria eta erritmoz betea. Ariketa aerobikoak ditu oinarri eta helburuen artean gure gorputza indartzea, garatzea eta malgutzea ditu. Oso jarduera musikala da erritmo latinamerikarretan (salsa, merenge, sanba…) oinarritua.

 

Modalitate berri hau ezagutzera emateko Kirolen Zerbitzuak praktika honetan interesa izan dezaketen pertsonentzat zunba klaseak antolatu ditu irailaren 17, 19, 24 eta 26an, arratsaldeko 17:15etan. Pertsona abonatuentzat klase hauek doan izango dira.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna