Albisteak
Sasoeta Sasoitu: hurrengo asteartean auzotarrekin lehenengo bilera izango da
2014-10-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Gaur egun espazio komertzial diren hainbat gune eraistean sortuko diren espazio publikoen erabilera eta diseinua herritarrekin zehaztu nahi du udalak, eta horretarako Sasoeta Sasoitu parte hartze egitasmoa martxan jarri du. Bigarren fasean dago momentu honetan eta Sasoeta auzoko bizilagunekin zuzenean bideratu nahi da fase hau.
Oso garrantzitsua da guretzat horrelako espazio berriak diseinatzerako orduan auzotarrengana jotzea, beraiek baitira erabiltzaile potentzialak eta azken finean egunero bertan daudenak.
Bertan guztion iritzia eman eta hainbat konturen inguruan eztabaidatu eta erabakitzeko aukera izango du parte hartzen duenak. Hala nola, ze erabilera izan behar duten auzoko espazio berriek, zein plazek behar duten eraberritze lanen bat, auzoko zein gauza aldatu behar diren edota mugikortasun arazoak non dauden.
DATA: urriaren 21a
ORDUA: 18:00
LEKUA: Erabilera anitzeko gela. Beheko solairuan