Albisteak
ORSAri adjudikatu zaio aurtengo asfaltatze-kanpaina
2015-12-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
ORSA enpresak hartu du asfaltatze-kanpainaren adjudikazioa 355.134 euroren prezioan, eta burutzeko epea 23 egunekoa da.
Aurreikusitako jarduketa honako kale hauetan egingo da: Kale Nagusia (Oztarango eta Torre Etxeko biribilguneak hartzen dituen tartea), Pintore, Juan de Garai, Pablo Mutiozabal, Geltoki Kalea eta Sasoeta Ibilbidea, horiez gain Iñigo de Loiola Kalea eta Atsobakar Etorbidea ere gehituz. Gaur egun Arranbiden aparkaleku moduan erabiltzen den zelaia ere asfaltatuko da.
Behin obra adjudikatutakoan, betiere eguraldiak laguntzen badu, lanak burutzeko epea 23 eguneko izango da, zuinketaren akta sinatzen denetik. Lanen bermeko epea 5 urtekoa da; beraz, 4 urtean gehitu da aurreikusitakoa.
Ingurumenaren aldetik kanpaina hobetzen dituen ezaugarrien artean dago galtzadetan pneumatiko birziklatuen hautsarekin egindako nahasturak erabiltzea, horrek areagotu egiten baitu haien iraunkortasuna eta sostengarritasuna.
Kendutako zoladura fresatzearen hondakinak Arranbideko aparkalekua egokitzeko erabiliko da. Aparkaleku horretako asfaltoak, gainera, antikarburanteak edukiko ditu, hartara luzatu egin baita haren iraupena.
Azkenik, nabarmentzekoa da akabera inprimatua erabiliko dela oinezkoen pasabide goratuetan, haien segurtasuna hobetzeko.