Albisteak

LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK

2016-02-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lanbidekin elkarlanean, eskualdeko udalak, Andoain, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria eta Usurbilek abian jarritako ekimena da. Orain gutxi, abenduan, amaitu berri da proiektu honen lehen fasea. Bertan  hiru eta sei hilabete arteko kontratuak burutzeko modua izan dute eskualdeko eta inguruko enpresek. Denera 22 izan dira burututakoak .

 

Orain, bigarren fase batean, martxoaren 1a bitartean eskualdeko nahiz inguruko enpresek aukerako dute dirulaguntza horietaz baliatzea langabetuak kontratatzeko. Kontratuen iraupena gutxienez 3 hilabetekoa izan behar du, lanaldi osora edota erdira eta dirulaguntza lanaldi osorako bada 3.000 € izanen da, aldiz, lanaldi erdira izanik 1.500 €koa. Guztira, 11 kontratu burutzeko aukera dago eta, ondorioz, dirulaguntza eskatzeko aukera ere. Informazioa eskuragarri dago udaletxe bakoitzean bai web orrian baita enplegu arloko lansailetan edota bulegoetan.

 

Kontratazioak abian jartzeko epea martxoaren 1ean amaitzen da eta hilabete beranduango, hau da, martxoaren 31 bitartean izango dute aukeran enpresek dirulaguntza eskaera egiteko.

 

Dirulaguntza eskaerak, beti ere, Andoaingo udaleko Enplegu lansailean aurkeztuko dira Urigain etxean – La salle etorbidea, 6 (943.304221).

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna