Albisteak
Ardo-dasta Lasarte-Orian
2016-02-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Arkupe, Buenetxea, Lasarte eta Viña del Mar tabernek ardo-dasta egingo dute otsailaren 23an eta 24an.
Lasarte-Oria Gastronomikoa markapean, Ramón Ormazabalek, Aterpearen izenean, eta Beatriz Juezek, sozioekonomiako zinegotziak, aipatutako lau establezimendu horietan otsailaren 23an eta 24an egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten.
Ebentu horretan parte hartuko duten lau ostalariak lagun zituela, Ormazabalek zein lau upelategitako ardoak dastatu ahalko diren aletu zuen. Egun bakoitzean, bi tabernak antolatuko dute dastaketa, eta, hartan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik 5 euro ordaindu beharko dira, inskripzio-kuota gisa.
Juezek eskerrak eman zizkion Aterpeari antolaketagatik, eta lau ostalariei parte hartzeagatik, zeren ebentu horrek indartu egiten baitu Lasarte-Oria Herri Gastronomikoa marka, gurea herri biziagoa izan dadin saiatuz.
Dastaketak honako hauek izango dira: hilaren 23an, Viña del Mar kafetegian, Guardiako Gómez de Segura upelategiaren ardoa dastatu ahalko da, eta Buenetxea kafe-tabernan, Leringo Alconde upelategiaren ardoa.
Hilaren 24an, Arkupe tabernan, Erriberriko Marco Real upelategiaren ardoa dastatzeko aukera izango da, eta Lasarte tabernan, Guardiako Launa upelategiaren beste bat.
Dastaketak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira, eta plazak mugatuak izango dira.