Zumaburuko ostalari eta merkariekin bilera egiteko deialdia Erdi aroko azoka dela eta

2013-09-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Udaletxeak antolatuta, datorren irailaren 13, 14 eta 15 egunetan berri bat ospatuko da eta aurten izango duen berrikuntza nagusia Isla plazan, Zumaburu auzoan, kokatuko dela izango da.

gehiago irakurri

2013 - 2014 Euskara Ikastaroetan apuntatzeko epea zabalik

2013-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Lasarte-Oriako Udalak 2013-2014 ikasturtean Udal euskaltegian aritzeko asmoa dutenei jakinarazi nahi die jadanik matrikulatzeko epea zabalik dagoela eta hurrengo irailaren 18-rarte luzatuko dela.

gehiago irakurri

KIROL LUDOTEKA EZAGUTZEKO SAIOAK.

2013-09-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Irailaren 9a eta 13a bitartean (astelehenetik ostiralera), arratsaldeko 17:45tan Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Kirol Ludoteken saioak eskainiko ditu Kiroldediko pistan; saio hauek doan izango dira instalazioetako bazkideentzat eta 3 eta 8 urte bitartekoei zuzenduak daude.

gehiago irakurri

Funtzionamendu on bat izateko balorazio integrala inkesta bidez

2013-09-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Orain dela bi hilabete Udal gobernuak prentsaurreko bat eman zuen agintaldiko azken bi urteetan eginiko lanaren balorazio bat egiteko. Hain zuzen ere, legegintzaldi hasieran proposaturiko aldaketa eta helburuen lorpenean oinarrituriko balorazioa, beti ere barne mailako ikuspuntuarekin.

gehiago irakurri

Igerilekuak elbarrituentzako garabia du dagoeneko

2013-09-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

2012 urtean egin ziren “Pausoz pauso auzoz auzo” bileretan elbarritasunak dituzten pertsonentzako udal zerbitzuen kalitatea hobetzeko proposamen ugari jaso ziren. Horietako batzuk kiroldegiari zuzendutakoak ziren eta zehazki igerilekura joateko irisgarritasuna hobetzekoak.

gehiago irakurri

Iraupen luzeko kirol jardueretan apuntatzeko epea zabaldu da

2013-09-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Udaletxeko kirol zerbitzuak aurtengorako urte osoko iraupen luzeko 13 kirol jarduera eta hiru hilabeteko iraupena izango duen beste bat eskaintzen du helduentzako. Eta haurrentzako zuzenduta berriz, iraupen luzeko bi eta eta motzeko beste bi. Hauetara apuntatzeko epea atzo, astelehena 2, zabaldu zen eta leku guztiak bete arte zabalik egongo da.

gehiago irakurri

Parkeen garbiketa bultzatzeko “Txokoetako” haurren erakusketa

2013-08-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Ekainean “Aurtengo udan gozatu parkeetan!” kanpaina hasi zen parkeen garbiketaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin. Eta egitasmo horren barruan, gaur goizean espazio hauetako erabiltzaile nagusiak diren udalerriko haurrak bildu dira parkeetan gozatzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Horretarako, abuztuan zehar herriko hiru parkeetan beraiek eginiko marrazkiak zintzilikatu dituzte beraien gustuko parkeak marraztuaz.

gehiago irakurri

Tximistarreta parkea irekita dago bere lehenengo fasean

2013-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ekainean hasi zen Tximistarreta parkea herritarren parte-hartzearen laguntzaz diseinatzeko proiektua eta dagoeneko lehengo fasea bukatu da. Orain artean, obra bukatu zenetik itxita egon da, zelaiak bere denbora behar zuelako indarra hartzeko eta epe hau igaro ondoren lehengo astean ireki egin zen bere erabilera publikorako.

gehiago irakurri

Udaletxe zaharraren aurreko semaforoa kendu da

2013-08-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aurreko astean, Udaletxe zaharraren aurrean kokatua zegoen semaforoa kendu zen, kale nagusian zirkulazioa hobetzeko egiten ari den esku-hartzean.

gehiago irakurri

Udal zerbitzu gehienak Udaletxe berrira pasatzen ari gara

2013-08-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Abuztuaren 20tik aurrera, asteartea, Udaleko sail batzuk; Erregistroa, Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Diruzaintza, Obra eta Zerbitzu orokorrak, Informatika eta Euskera eraikin berrira pasatuko dira eta eman ohi duten jendaurreko arreta ere lekuz aldatuko da.

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna