Albisteak

Zumaburuko ostalari eta merkariekin bilera egiteko deialdia Erdi aroko azoka dela eta

2013-09-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Udaletxeak antolatuta, datorren irailaren 13, 14 eta 15 egunetan ERDI AROKO Azoka berri bat ospatuko da eta aurten izango duen berrikuntza nagusia Isla plazan, Zumaburu auzoan, kokatuko dela izango da. 

 

Udalaren ustetan, hau aukera on bat da, Zumaburu auzoko, merkatari, ostalari eta beste motatako jarduera txikien jabeak, elkar ezagutu, entzun eta merkatuan zuzenean inplikatzeko beraien animazio eta ekintza desberdinen garapenarekin, Lasarte-Orian horren garrantzitsua den auzoan.

 

Horregatik, datorren irailaren 10ean, Villa Mirentxun (Euskotren geltokiaren ondoan) 10:00etan egingo den bilera informatiboan parte-hartzera gonbidatzen du Udalak. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 376 179 telefonora.

 

Bilera horretan, azokari buruz, zehatz-mehatz, informatuko da eta sortutako proposamenak bideratuko dira, azoka eta inguruko jardueren garapenaren hobekuntza baten alde.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna