Albisteak

Parkeen garbiketa bultzatzeko “Txokoetako” haurren erakusketa

2013-08-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Ekainean “Aurtengo udan gozatu parkeetan!” kanpaina hasi zen parkeen garbiketaren inguruan herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin. Eta egitasmo horren barruan, gaur goizean espazio hauetako erabiltzaile nagusiak diren udalerriko haurrak bildu dira parkeetan gozatzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Horretarako, abuztuan zehar herriko hiru parkeetan beraiek eginiko marrazkiak zintzilikatu dituzte beraien gustuko parkeak marraztuaz.

 

2012.urtean Lasarte-Oriako Udalak Pausoz pauso Auzoz auzo ekimena jarri zuen martxan eta udalerriko auzo guztietan bilera asko egin ziren. Bilera hauetan proposamen ugari jaso zituen Udalak, eta pixkanaka zerrenda luze honetako ekarpenak gauzatzen ari da.

 

Hauen artean, puntu oso garrantzitsu bat parke eta kaleen garbiketari zegokiona da eta zehatz mehatz txakurren kakek sortzen dituzten arazoena. Gai hau auzo guztietan errepikatu zen eta herritarrek lehentasuna eman zioten arazoa konpontzeari.

 

Kanpaina horren barruan erregistratuta dauden txakurren jabeei 1500 gutun bidali zitzaizkien eta ekainaren 19an ideia desberdinak elkartrukatzeko eta ekarpenak egiteko balio izan zuen bilera jendetsu bat burutu zen. Aste bete beranduago gauza bera egin zen aurretik “pausoz pauso auzoz auzo” prozesuko bileretan parte hartu zutenekin.

 

Bilera hauetan jaso ziren ekarpen guztiekin Udal teknikariek Animaliak edukitzeko eta babesteko udal-ordenantza arautzaile berri bat egingo dute eta urrian egingo diren bileretan emango da bere berri.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bitartean, orain, gaztetxoenen txanda izan da eta Ttakun kultur elkarteak egiten dituen “Txoko”ekin elkarlanean  kanpainarako beraien hondar alea jarri dute. Beraien ustez parke batek izan beharko lukeen itxura marraztu eta erakusketa bat osatu dute herriko hainbat parkeetan zintzilikatuz. Lanarekin abuztuaren 1an hasi ziren Atsobakargo parkean, ondoren Tximistarretan izan ziren eta azkenik gaurkoan Askatasuna parkean izan dira.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna