Albisteak
Funtzionamendu on bat izateko balorazio integrala inkesta bidez
2013-09-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Orain dela bi hilabete Udal gobernuak prentsaurreko bat eman zuen agintaldiko azken bi urteetan eginiko lanaren balorazio bat egiteko. Hain zuzen ere, legegintzaldi hasieran proposaturiko aldaketa eta helburuen lorpenean oinarrituriko balorazioa, beti ere barne mailako ikuspuntuarekin.
Beraz, eta Udalaren funtzionamendu egokiaren oinarriak parte-hartzea izan behar duela Udalak irmoki sinesten duenez, hobetzen lagunduko dion balorazio osoago eta integral bat egitea oinarrizkoa iruditzen zaio. Egungo Udal gobernua ez da konformatzen lau urtean behin egiten diren hauteskundeekin eta beraien lanarekin aurrera egin aurretik azterketa publiko bat egitea beharrezkoa dela ulertzen dute.
Atal bat baino gehiago izango dituen azterketa izango da: alde batetik inkesta telefoniko bat egingo da, bestetik udalerriko elkarteetara gerturatuko da eta azkenik Udaletxeko langileen aurrean ebaluatuko da. Guzti hau, hurrengo hilabeteetan burutuko da eta lehengo pausoa, inkesta telefonikoa, hurrengo astelehenean irailak 9 hasiko da.
Inkesta telefonikoa
Hurrengo hiru asteetan inkesta telefoniko bat egingo da lehenengo fase baten barnean eta enpresa espezializatu batek Udalerriaren barruan egingo dituen 400 dei desberdinez osatua egongo da. Edukiari dagokionez, hasieratik ahal izan den neurrian guztien iritziak barneratzeko nahia izan du. Horretarako, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei ekarpenak egiteko aukerak eman zaizkie, azkenik, udal funtzionamenduan ardurak dituzten guztiek lagundu dutelarik.
Herritarrei zuzenduriko galderek, Udal zerbitzuak, politikariak eta orain artea eginiko lana ebaluatzea izango dute helburua. Eta hausnarketa nahiz analisi tresna ona izango dira etorkizuneko erabakiak hartzeko orduan oinarri moduan erabiltzeko.
Hasieran, Ideia hau garatzen hasi zenan Udal gobernua alderdi politikoren baten kritika jaso zituen, inkestak egitea alderdi politikoen lana zela esanaz eta kostuari begiratuz. Beraien aldetik, argitu nahiko lukete, intentzioa ez dela interes partidista batetik abiatutako galdeketa sekretu bat egitea kritika haietatik ondorioztatu zitekeen bezala. Ezin urrutiago. Udal gobernuak Udaletxearen lanaren azterketa bat egin nahi du, azterketa publiko bat, herritar guztiek eskura izango dutena eta Udal funtzionamenduan Herritarren parte-hartzearen pauso bat gehiago bezala ulertzen dena.
Elkarteen eta Udaletxeko langileen balorazioa
Herritar guztiei zuzenduriko lehengo fase horren ondoren, bi hilabete inguru iraungo duen fasea, etorriko den bigarren fase batean, elkarteekin nahiz Udaleko langileekin lan egingo da Udaletik bertatik burutuko diren inkesten bidez.