Ekainak 28, San Pedro bezperako egitaraua

2014-06-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur ekainak 28, jaietako bigarren  egunean egitarau oparoa dugu eta kaleetan zehar ez da jai giroa faltako. Hemen duzue irakurgai gaurko egitaraua:

gehiago irakurri

Ekainak 27 gaurko jaietako egitaraua

2014-06-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gaur ekainak 27, jaietako lehenengo egunean egitarau oparoa dugu eta kaleetan zehar ez da jai giroa faltako. Hemen duzue irakurgai gaurko egitaraua:

gehiago irakurri

San Pedro jaiak hemen dira!!!

2014-06-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Hiru, bi, bat,...Txispun! Hasi dira aurtengo San Pedro jaiak!  Hurrengo lau egunetan Lasarte-Oria festetan murgilduta egongo da eta Udalak guztioi ondo pasatzera dei egin nahi dizue eta zenbait ohar gogorarazi nahi ditu:

gehiago irakurri

Festetako gaurko egitaraua

2014-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Gure udalerrian ospatzen ditugun festen barruan gaur ere egitarau oparoa dugu eta kaleetan zehar ez da jai giroa faltako. Hemen duzue irakurgai gaurko egitaraua:

gehiago irakurri

LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

2014-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Enplegua Sustatzeko toki ekintzetarako Lanbideren laguntza deialdiaren babesean, 2013/10/18ko EHAAn argitaratua, Donostialdea Mendebaldea bailarako Udalek, hala nola, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek, enplegua sustatzeko asmoz, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskaintzen dituzte. Tokiko enpresei zuzendurikoak dira, interesaturiko negozio orori, aipaturiko bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutakoak kontratatzeko.

gehiago irakurri

Ordutegi aldaketak udal kirol instalakuntzetan

2014-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Udako denboraldian sartzen garela kontuan izanda eta bihar San Pedro jaiak hasiko direnez zenbait aldaketa egingo dira udal kirol instalakuntzen irekieran eta urtean zehar erabiltzen den ordutegi aldatu egingo da.

gehiago irakurri

Euskara ikasleek beka handiagoak eskatzeko aukera orain

2014-06-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            2013-14 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrek matrikula-prezioaren %85 arteko beka jaso dezakete Udaletik. Ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera.

gehiago irakurri

Gerra Zibilari eta Erdi Aroari buruzko bi auzolandegi antolatu dituzte gazteentzat

2014-06-17 |  iruzkinak: 2 | Lasarte-Oriako udala

Aranzadi Zientzia Elkarteak, UEUk, Udalbiltzak, UPV/EHUk, Adunako Udalak, Asteasuko Udalak, Zizurkilgo Udalak, Galipentzuko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak  elkarlanean antolatutako barnetegiak dira. Gazteen formakuntza sustatzeaz gain, Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea dute helburu.

gehiago irakurri

17.200€ banatu dira diru-laguntzetan Gizarte Zerbitzuetako alorrean

2014-06-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Eskaera guztiak aztertu ondoren 2013ko deialdiari dagozkion diru-laguntzak banatu dira aurkeztutako  14 proiekturen artean eta eskaeraren araberako baremazioak aplikatuta.Laguntza hauek Gizarte Zerbitzuetako berezko jardun-eremuan jarduerak egiten dituzten pertsona edo elkarteentzat zuzendurik daude. Hau da, biztanle guztien ongizatea sustatzen dihardutenak eta, bereziki, gizartetik baztertzeko arriskua dagoen situazioetan, haurren babesgabetasuneko egoeretan eta dependentziarako arriskua dagoen situazioetan esku hartzen dihardutenak.

 

gehiago irakurri

2014ko San Pedro jaien programazioa aurkeztu da

2014-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Badatoz San Pedro jaiak! Antolakuntzan parte hartzen aritu diren hainbat elkarte, aurtengo omenduak eta pailazoak izan ziren atzo Askatasuna parkean egin zen egitarauaren aurkezpenean. Festetako sailetik Indartsua, koloretsua eta batez ere parte hartzailea dela aurtengoa azpimarratu zuten eta bertaratu ziren elkarteek jaiei egingo dieten ekarpena ere azaldu ziguten.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna