Albisteak

San Pedro jaiak hemen dira!!!

2014-06-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Hiru, bi, bat,...Txispun! Hasi dira aurtengo San Pedro jaiak! Hurrengo lau egunetan Lasarte-Oria festetan murgilduta egongo da eta Udalak guztioi ondo pasatzera dei egin nahi dizue eta zenbait ohar gogorarazi nahi ditu:

 

Sexuen elkarbizitzarako emakumeen zentroa:

Lasarte-Oriako Emakume zentroak eta sexu informazio eta aholkularitza bulegoak jaima informatiboa jarriko du okendo plazan 19.00etan, txupinazo unean, eskaintzen dituen zerbitzuak helarazteko. Alde batetik sexu bulegoa bera plazaratuko da eta bestetik sexu informazioa eta kondoiak banatuko dira jai berdintasunezko, arduratsu eta ludikoak bultzatzeko.

“Gaur gauen beldurrik gabe egin dantza gelditu gabe”

 

 

Alkatearen agurra:

Guzti-guztionak.

Ume buruhandizale bihurriona

eta dultzemeneotan aiton-amona

nekaezinona.

Gaueko izarrak eta eguneko makarrak

soka luzez lotzen dutenona eta

baita zetazko hari finez lehenengo

laztana josten dutenona ere. Etxezulo

damutuenona. Errege-erregina ez

direnona, garbi, ezta?

Gazteona, noski. Barne eta kanpoko

zaurientzat ukendu goxo bat behar

dutenona. Oro har, gutxi-asko, laztanak

josten dituztenonak. Etxerako bidea

topatzeko lanak dituztenona. Bizipoza

eskutik eskura konpartitzeko kolkoa bete

dutenona. Gurera iristeko itsasoak eta

lurrak, herrimin, tristurak eta beldurrak

gainditu dituztenona. Eta ez gazteona, be

bai, jakina.

Errespetuzko harremanean,

neska baten ezetzaren

aurrean

ezetz hori urratzen

ez dutenona.

 

Martetarrona, dudik pe! Burusoilona,

ahaztu gabe. Ahaztu gabe ere, hegoak

ebakita, urrutiko kaioletan preso dauden

txorienona, gaixotasunak eta minak

jota jota dantzatzerik ez dutenona,

prekarietatearen karietara kaleaz beste

ondasunik ez duenona. Ui! Eta Alfa

Zentaurotarronak ere bai, zergatik ez?

Elkar entzun,

elkar ulertu,

elkar bizitzeko

borondatea dutenona.

Danborrerona, danborrero ona izan edo

ez galdetu gabe. Txalaparta elektrikoaren

soinuaz, hego eta ero haizeak jota, Agur

Jauna suelto-suelto dantzatzen dutenona.

Agur Jauna eta sardanak, reagge, rumba,

muñeira eta txipiritona. Bum! Bum! Bum!

heavy metaleko kontzertuan edota

Pi! Pi! Pi! kotxe pilaketa batean dantza

egiteko gauza direnona. Horien aurrean

belaunikatu egiten naiz, hiru aldiz

belaunikatu bertute horren aurrean.

Hitz batean, lasartoriatar guztiona, nabari

denez. Eta, esan gabe badoa ere esanda

geratzeko, baita lasartoriatarrak izan gabe

festetan bisitari ditugun guzti-guztionak

ere. Txispun!!

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna