Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak
2018-01-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.
Gazteria sailak emantzipazioko ikastaro bat jarri du martxan gazteentzat
2018-01-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gazteen emantzipazioari sostengua emateko helburuarekin, Udalak ikastaro bat antolatu du, haien autonomia pertsonala sostengatzeko. Otsailean hasita urtean zehar egingo diren hainbat hitzaldik eta lantegik osatzen dute ikastaroa, non emantzipaziorako trebetasunak bereganatuko baitituzte.
Lizitazioan da herriaren parte handi bat asfaltatzeko hiru urterako plana
2018-01-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria asfaltatzeko hiru urterako plana martxan da. Abiatu da garrantzizko kanpaina honen lizitazioa, bi urtean gure herriko bide publikoen parte handi bateko asfaltoa berrituko duena.
Jesus Zaballos alkateak, Agustín Valdivia obretako eta hirigintzako zinegotzia eta Jose Mari Urdanpilleta zerbitzu publikoetako zinegotzia ondoan zituela, gure herriko bide publikoak asfaltatzeko hiru urterako plana aurkeztu du.
Larunbatean hasiko da Lasarte-Oriako Areto-futboleko Torneo Soziala
2018-01-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urtarrilaren 27ko larunbatean hasiko da Areto-futboleko 35. Torneo Soziala, Lasarte-Oriako Udalak antolatua. 9 ekipok jokatuko dute txapelketa, bi itzuliko liga batean. Finala ekainaren 23an izango da.
Txus Alonso kiroletako zinegotziak aurkeztu zuen 2018ko areto-futboleko torneoa. Jakitera eman zuenez, torneo hau Ostadar K.T.k antolatu ohi zuen, baina, haren areto-futboleko sekzioa desagertu ondoren, baztertu egin du berriro antolatzea.
Udalbatzarrak gaurko ez ohiko bilkuran hartutako erabakien berri
2018-01-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak gaur buruturiko ez ohiko bilkuran honako akordio hauek hartu ditu:
Garbiketako kontratu berriak asko hobetuko du gure herriko kale eta plazen garbitasuna
2018-01-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak kale-garbiketako lizitazio berri bat abiatu du, garrantzizko aldaketak izango dituena, areagotu egingo baititu egin beharreko lanak, langile-kopurua, garbitu beharreko eremuak eta garbiketa-motak. Lizitazioko prezioa urtean 1.107.294 eurokoa da.
Udalak 12.161 euro eman dizkie herriko 6 elkarteri
2018-01-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak 8.376 euro eman dizkie Lasarte-Oriako 5 kultura-elkarteri, urteko programaziorako laguntzetarako Kulturatik egindako deialdiaren barruan. Horrez gain, Burunzpe guraso-elkarteari 3.785 euroko diru-laguntza eman zaio eskola-orduz kanpoko jardueretarako programagatik.
Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 23 ez ohiko bilkura ospatuko du
2018-01-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak datorren asteartean urtarrilak 23, goizeko 9:00tan, ez ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Uistin kalean egingo den obra batek 28an gehituko ditu lur gaineko aparkamendu-plazak
2018-01-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun duela, Uistin kalea berrurbanizatzeko proiektua azaldu du. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.
Alkateak azpimarratu du proiektuaren asmoa oraingo plazen kopurua gehitzea dela. Afektatutako tartean, gaur egun 25 plaza daude. Obra dela bide, aparkamendu-plazak 53 izatera pasako dira, plazen kopurua 28an gehituta.
312 lasarteoriatarrek parte hartu zuten 2018ko aurrekontu partizipatiboetan
2018-01-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2018ko aurrekontu partizipatiboen bigarren fasean 312 lasarteoriatarrek parte hartu dute. Argiteria publikoa hobetzea eta kale-garbiketa hobetzea izan dira herritarrek gehien bozkatutako proposamenak.