2017KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA
2017-12-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udaleko Bozeramaleen Batzarrak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aho batez adosten du hurrengo textua:
Hasi da ikusten gure kaleetan Eguberrietako argiteriaren instalazioa
2017-12-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Maykolux enpresa hasia da Lasarte-Oriako kaleetan Eguberrietako jaietan gure herriko kaleak eta plazak alaituko dituen argiteria instalatzen. Kontratuaren kostua 33.880 eurokoa da, eta igoera handia izan du, herriko kale eta plaza gehiagotara iritsi ahal izateko. Lizitazioko epea amaituta, Maykolux izan da aurkeztu den enpresa bakarra.
IHESAren aurkako nazioarteko egunerako erakunde adierazpena
2017-12-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzo Bozeramaileen Batzarrak Eusko Legebiltzarrak proposatutako Hiesaren aurkako erakunde adierazpena onartu zuen.
Garraio-zerbitzu publikoa harmonizatzeko erregelamendua
2017-11-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Garraio-zerbitzu publikoa harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketaren akordioa (abenduaren 5ean alegazioak egiteko epea irekitzen da, behin GAOn argitaratu ondoren).
ABENDUKO AGENDA KULTURALA
2017-11-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi abenduko kultura-jardueran. Musikak berriz ere garrantzizko lekua hartuko du hilabete honetan. Zinemaz eta ipuin-kontariaz gain.
Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta udaleko teknikariek abenduko hilabeterako programazio kulturala aurkeztu dute: musikazko osagai garrantzitsua duen programazioa, Eguberrietako Jaien ospakizunetan zentratua.
Larrialdietarako irteera izango du aurki Jubilatuen elkarteak
2017-11-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak lokal bat hartu du Andapa kalea 1 helbidean, Jubilatuen Elkarterako larrialdietarako irteera bat prestatu ahal izateko erdi-sotoko solairutik. Lokalak 42.680 euro balio izan du.
Udaleko teknikarien ustetan, egokiena zen hain beharrezkoa zen larrialdietarako irteera egiteko. Lokala erosi ondoren, irteera egokitzeko beharrezkoak diren obrak egiteari ekingo zaio. Obra honek hainbat aldaketa ekarriko dio Jubilatuen elkarteari, gizonezkoen ile-apaindegia eta trasteleku bat tokiz aldatzea, besteak beste.
Jalgunek bere jaialdia egingo du abenduaren 2an Kulturetxean
2017-11-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Abenduaren 2an, 18:30ean, Kulturetxean, Jalgunek bere tradiziozko jaialdia egingo du, Gai gara – Somos capaces lemapean. 17:30ean desfile karrozadun bat egingo dute Bekokaletik abiatuta herriko kaleetan barrena. Eskertu egin zuten Udalaren, Dinbi Banda Batukada taldearen, Xumela abesbatzaren, Semblante Rociero koruaren eta beste adiskide askoren lankidetza.
Irisgarritasunari buruz udalerriak gaur egun duen egoeraren estudioko konklusioak aurkezteko bilera
2017-11-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Irisgarritasunaren Plan berria egitearren herritarrek parte hartzeko prozesuaren barruan, bilera baterako deialdia egiten zaie herritarrei, irisgarritasunaren gaur egungo egoerari buruzko konklusioak aurkezteko. Bilera Kulturetxean izango da, abenduaren 1ean ostiralarekin, 18:00etan.
Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Udalaren eta Kukukaren artean
2017-11-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak eta Joxe Agirretxek Lasarte-Oriako Udalaren eta Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldearen arteko hitzarmen bat sinatu dute hiru urterako. Hitzarmenak 3.727 euro engaiatzen ditu 2017rako.
Banatu dira Lasarte-Oriako literatura sariak
2017-11-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.