Albisteak
Garbiketako kontratu berriak asko hobetuko du gure herriko kale eta plazen garbitasuna
2018-01-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak kale-garbiketako lizitazio berri bat abiatu du, garrantzizko aldaketak izango dituena, areagotu egingo baititu egin beharreko lanak, langile-kopurua, garbitu beharreko eremuak eta garbiketa-motak. Lizitazioko prezioa urtean 1.107.294 eurokoa da.
Jesus Zaballos alkateak José Mari Urdampilleta zerbitzu publikoetako zinegotziarekin batera aurkeztu du lizitazioan den kontratu berria. Zaballosek nabarmendu duenez, gure herriko kale eta plazen garbitasuna nabarmen hobetuko du baldintza-agiri berriak, zeinak ordeztuko baitu 1999koa, jadanik zaharkitua.
Alde horretatik, esan du, garbitu beharreko eremu urbanoak errealitatera egokitu ez ezik, langile eta makinen kopurua gehitzeari esker garbiketako lan guztiak hobetuko direla oro har.
Alkateak adierazi du kontratu berriak puntuz puntu zehazten dituela egin beharreko lanak, eta hainbat obligazio dakarzkiola enpresari bizilagunen kexa mordoa sorrarazi dituzten arazoetan.
Bere mintzaldian, nahitaezko garbiketa hauek gehitu direla nabarmendu zuen:
-
Eskobatze mekanikoa egin beharra
-
Urarekin eskuz garbitzea
-
Kontainer lurperatuak
-
Udalaren aparkalekuak
-
Eskoletako patioak
-
Kaleetako farolak, seinaleak eta altzariak
-
Bide publikoetako belarrak eta sasiak.
Nabarmendu beharreko beste bi elementu dira, herritarren aspaldiko erreklamazioa izateagatik, ataripeen garbiketa, publikoak nahiz paso-zorra duten pribatuak izan, eta armiarma eta armiarma-sareen garbiketa, bereziki ugariak baitira gune hezeenetan.
Baloratzeko hobekuntza moduan seinalatzen dira zabortegi klandestinoak eliminatzea, hobi septikoak garbitzea eta kontzientziazioko kanpainak egitea.
Kontratu berriak 16 laguneko pertsonala ezartzen du, gehi beste 3 asteburuetarako. Horrela, enpresa lizitatzaileak segurtatu behar ditu arduradun bat, eskobatzeko makinetako 3 peoi, fregatzeko makinako peoi bat eta peoi espezialista bat. Horrez gain, asteburuetan 2 peoi eta eskobatzeko makinako peoi bat izan beharko ditu.
Makineriari dagokionez, eskobatzekoen kopurua gehitu egingo da, orain 3 izan beharko baitira, bai eta haize-makina elektrikoena ere, orain 2 izango baitira. Berritasun moduan, fregetzeko eta dekapatzeko makina bat gehitu da, espaloiak sakonkiago garbitu ahal izateko.
Kendu egin da zonakako garbiketa, horrek berekin baitzekarren herriko zenbait parte maizago garbitzea. Beraz, udalerri osoak tratamendu bera jasoko du, eta egunero garbituko da astelehenetik ostiralera.
Zaindu beharreko eremuak ere gehitu egin dira, zeren aurreko baldintza-agiriak, 1999koak, ez baitzituen kontuan hartzen sortutako eremu berriak. Horrela, hobeto atendituko da Lasarte-Oria bere osoan. Guztira 368.638 m² dira, eremu hauei dagozkienak:
-
ZELAIALDE (2. fasea) - 20.000 m²
-
BITARTE (Txartel kalea eta Tribunak barne) – 64.560 m²
-
GOIEGI URBANIZAZIOA - 34.400 m²
-
GOIEGIKO ERREKAGUNEA - 92.088 m²
-
ZABALETA BERRI - 75.871 m²
-
ZATARAIN – 81.719 m²
Kale-garbiketako kontratuaren lizitazio berri honekin, kobru ematen zaio aurrekontu partizipatiboen prozesuan Lasarte-Oriako herritarrek gehien bozkatutako 2. proposamenari.