Albisteak
Uistin kalean egingo den obra batek 28an gehituko ditu lur gaineko aparkamendu-plazak
2018-01-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun duela, Uistin kalea berrurbanizatzeko proiektua azaldu du. Obra honen bidez, lur gaineko aparkamendu-plazak 28an gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.
Alkateak azpimarratu du proiektuaren asmoa oraingo plazen kopurua gehitzea dela. Afektatutako tartean, gaur egun 25 plaza daude. Obra dela bide, aparkamendu-plazak 53 izatera pasako dira, plazen kopurua 28an gehituta.
Zaballosek nabarmendu du obra hau herritarrek hautatu zutela 2017ko parte-hartzezko aurrekontuetan, alderdi horretan aparkatzeko dagoen arazoari partez konponbidea emateko helburuarekin. Proiektu honek 301.690 euroko aurrekontua du eta burutzeko epea sei hilabetekoa da, 4274 m²-ko azaleraren gainean jardungo delarik.
Proiektuak espazio publikoa berrordenatzea aurreikusten du, espaloiak murriztuz eta aparkalekura destinatutako eremua handituz, lerroan aparkatzekoa izatetik zeharka aparkatzekoa izatera pasako baita. Aldi berean, argiteria publikoaren sistema aldatzea aurreikusten du proiektuak, gaur egungo luminarien ordez LED teknologiako eta kontsumo txikiko beste batzuk ipiniz.
Azkenik, proiektu honen barruan sartzen da galtzada asfaltatzea eta Uistingo arkupeetako luminariak jartzea Juan XXIII eta Zubieta plazetan.