Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko azaroaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:
75 KONTRATU GAUZATUKO DIRA ENPLEGUA SUSTATZEKO EGINGO DIREN TOKIKO EKINTZETAN ETA BETERRI-BURUNTZAKO EGITASMO BEREZIETAN
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lanbidek, duela gutxi, tokiko ekintzak eta proiektu bereziak gauzatzeko diru-laguntzen deialdiaren emaitzak plazaratu ditu. Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) proiektu ezberdinak kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Ekintza horiek hiru eremu ezberdinetan laburbil daitezke: Eskualdeko enpresei kontrataziorako diru-laguntzak eskainiz, eskualdeko udaletxeetan egitasmo ezerdinak burutzeko beharrezkoak izango diren kontratuak eginez eta gizartean baztertutako emakumeei bideratuta dagoen prestakunta enplegu programa burutuz.
KontenT-Tú. programa azaltzeko saio informatiboa
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
“Kontent-Tu” Eguneko Arreta Zerbitzu munizipalaren irekiera berria dela eta –2018 urtearen hasieran zabalduko dizkie ateak lasarteoriatarrei-, azaroaren 21ean, 18:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean (hitzaldi aretoan), saio informatibo bat egingo da zerbitzu honek nola funtzionatuko duen eta zer eskainiko duen azaltzeko.
Lasarte-Oriak lehenengo Gazte Gaua ospatuko du larunbatean
2017-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
1. Gazte Gaua larunbateko 20:30ean hasi da eta igandeko 6:00etan bukatuko da. Bi kirol-ginkana, eta Survival Zombie jardueraz dago osatuta.
Jesus Zaballos Alkateak gogorarazi du, gobernu taldearen konpromisoetako bat dela, herritarrei ohiko aisialdirako eredu alternatibo bat eskaintzea.Hori dela eta, duela gutxi 1. GauTxori Gaua ospatzen bagenuen kulruretxean, larunbat honetan 1. Gazte Gaua ospatuko dugu.
Erketz Dantza Taldeak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2017-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak hitzarmena sinatu du gaur Erketz DT-ko lehendakari Ruben Arranzekin, zeinen bidez erakundeak 3.727 euro jasoko baititu urte honetarako. Erketzek, bere aldetik, konpromisoa hartu du urtean zehar hainbat emanaldi egiteko.
Memoria partekatuaren eguna ospatzen du Udalbatzarrak Askatasunaren parkean
2017-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Alkateak, udalbatzarreko kideek eta lasarteoriatarrek ospatu dute gaur memoria partekatuaren eguna ekitaldi xume baten bidez. Adierazpena irakurri ondoren, lore-eskaintza egin da eta 5 minututako isilaldia.
13an irekitzen da partaidetzazko aurrekontuen prozesu berria
2017-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, partaidetzazko aurrekontu berria aurkeztu du, Herritarren Parte-hartzearen Saileko zinegotzia den Lourdes Acevedorekin batera. 2018rako 500.000 euro zertan erabiliko diren erabakiko du, eta herritarrek pisu gehiago izango dute.
Udalbatzarrak datorren asteartean azaroak 14 ohiko bilkura ospatuko du
2017-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean azaroak 14, arratsaldeko 18:00tan ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian BASERRI-PRODUKTUEN V. Feria
2017-11-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Behemendik antolatua, Baserri-Produktuen V. Feria aurkeztu da. Hurrengo azaroaren 11an ospatuko da, Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara 10 postu eta umeentzako jolasak.
Feria honen ezaugarriak hurrengo hauek dira:
Azaroak 14 herritarren parte hartzeko informazio bilera egingo da
2017-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren azaroaren 14an herritarren parte hartzeko informazio bilera ospatuko da Manuel Lekuona Kultur Etxean arratsaldeko 18:00tan. Bertan tratatuko den gaia hauxe izango da:
"LASARTE-ORIA ETA DONOSTIA UDALERRIAK BATERAGARRI EGITEKO PLANA, LASARTE-ORIAKO PLANGINTZAKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO "A.33 TERESATEGI" EREMUARI ETA DONOSTIAKO HAPO-ko "AÑ.10 ERREKALDE (II)" EREMUARI ETA BIDE-SISTEMA OROKORRA.