ERREGE MAGOEN KABALGATAKO ANTORTXEROEN DEIALDIA
2017-12-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urtero bezala, eta 2018ko Errege Magoen desfilea antolatzeko, MEGABA elkartetik, kabalgatan antortxero bezala parte hartu nahi duten gazteei deialdia egiten die. Horretarako, abenduak 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxeko kafetegian izango den bilerara hurbiltzea gonbidatzen die. Antortxeroek 11 urte betetak izan beharko dituzte.
Areto Futboleko Txapelketan izena emateko epea zabalik
2017-12-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea udalerriko areto futboleko txapelketaren edizio berrian parte hartu nahi duten taldeentzat.
Hilaren 18an hasten da partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren bigarren fasea
2017-12-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako herritarrek 5 proiekturen artean hautatu beharko dute 2018ko partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren 2. fasean. Hauek dira baloratu beharreko proposamenak: bizikletak garbitzeko instalazioa, animaliak edukitzeari buruzko kanpaina, Zabaletan komun publikoa instalatzea, kaleko argiteria hobetzea eta kale-bideen garbiketa hobetzea.
Hiru urterako hitzarmena sinatu da Odol-Emaileen Elkartearekin
2017-12-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak eta José Usabiaga Gipuzkoako Odol-Emaileen Elkarteko kideak sinatu duten hitzarmenaren bidez, elkarteak urtean 2000 euro jasoko ditu hiru urtez.
Semblante Andaluzek hiru urterako hitzarmena sinatu du Udalarekin
2017-12-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Semblante Andaluzeko presidente José Pérez Acostak hiru urterako hitzarmena sinatu dute, elkarteak gure herrian egiten duen jarduera 25.760 eurorekin finantzatzeko. Horren barruan sartzen da 25. urteurrenaren finantzazioa.
Lasarte-Oriako Loidi parkea, orain Martin Berasategui parkea deituko da
2017-12-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Alkatearen proposamen entzun ostean, eta Martín Berasategui jaunari aitormenean, Lasarte-Oriako Udalbatzarrak izen-aldaketa hau onartu du: Lasarte-Oriako Loidi parkea, orain Martin Berasategui parkea deituko da.
Lasarte-Oriak bere burua eskaini du Michelin Hirien 2. Konferentzian kolaboratzeko
2017-12-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, Clermont-Ferrand hirian egindako Michelin Hirien Nazioarteko 1. Konferentzian parte hartu zuen. 3 egunez, hiri sostengarriari buruz debatitzen aritu ziren alkateak eta espezialistak.
Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak
2017-12-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko abenduaren 12an buruturiko ohiko Udalbatzarrean eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketen datuak ikusgai dituzue:
Banatu dira Pintxoaren V. Ibilbideko sariak
2017-12-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkatea bertan zela, Ramón Roteta sukaldariak eta Arantxa Alday Aterpeakoak Araeta sagardotegiari banatu diote epaimahai profesionalaren saria eta Txartel kafetegiari epaimahai popularraren saria.
Hiru urterako hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako Gurutze Gorriarekin
2017-12-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, Gurutze Gorriarekin egindako hitzarmena aurkeztu du, hiru urtez elkartearen jarduera bideratzeko urteko 3000 euro ematen dituena.